Politika -

Atxiloketa

Jihadistak erreklutatzen zituen sare bat desegin dute Marokon

Marokoar nazionalitatea duten beredatzi pertsona atxilotu dituzte, tartean Espainiarekin lotura handia duten zenbait lagun.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email
Marokoko agintariek, Polizia Nazionalaren laguntzarekin, terroristak Irakera eta Siriara bidaltzen zituzten talde bat desegin dute.
Guztira bederatzi izan dira atxilotuak, tartean Espainiarekin lotura handia duten zenbait persona. Marokoko Castillejos, Tetuan eta Fez herrietan jarduten zuen desegindako taldeak, baita Ceutan (Espainia) ere.
Barne Ministerioak agiri batean jakitera eman du Siriara eta Irakera bidalitako zenbait soldatuk ekintza bortitzak egin eta irudiak Interneten eskegitzen zituztela. Gainera, ikerketen arabera, talde honek Marokon atentatuak egiteko asmoa zuen.
Atxilotuei erreklutazio ekintzak egitea, finantzaketa laguntzak ematea eta Marokoko eta beste herrialde batzutako yihadistak Siriara eta Irakera bidaltzea egozten zaie, ondoren "Estatu Islamiarra" erakunde armatuan sartzeko.
Atxiloketa hauek "terrorismoaren aurka Espainiako Poliziak eta Marokokoak duten harreman estua"-ren fruitu direla eman du aditzera Barne Ministerioak.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Jihadismoa Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Rabat gaur