Politika -

Gazarekin elkartasuna

Israelekin harremanak eten ditzala eskatu diote Eusko Jaurlaritzari

Ehun pertsona inguruk elkartasuna helarazi diete palestinarrei Bilboko Guggenheim museoaren ataritik, eta, aldi berean, Israelek egindako erasoak gaitzetsi dituzte.

Bilboko Guggenheim museoan eginiko kontzentrazioa. Argazkia: eitb
Bilboko Guggenheim museoan eginiko kontzentrazioa.
Bilboko Guggenheim museoan eginiko kontzentrazioa. Argazkia: eitb

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Guggenheim museoaren parean eginiko kontzentrazio baten bitartez, Israelek Gazako Zerrendan gauzatutako erasoa gaitzetsi eta Eusko Jaurlaritzari Israelekin dituen harremanak eten ditzan eskatu diote ehun pertsona inguruk.

Kontzentrazioan parte hartu duten pertsonek "Palestina Askatu. Israeli boikot" bezalako lemak erakutsi dituzte. Bertan, azaldu dute "Israelek Gazaren aurka egindako genozidioaren aurrean", ezin dutela onartu "Eusko Jaurlaritzak Israelekin harreman ekonomiko zein diplomatikoak izaten jarraitzea".

Horrenbestez, eskatu diote harreman horiek bertan behera utzi ditzala "Estatu genozida baten konplizea izateari uzteko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Eusko Jaurlaritza albisteak Gazako albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Israel albisteak Zer gertatzen ari da gaur Palestinan? Ekialde Hurbileko albisteak