Politika -

Bateragune auzia

Otegiren defentsak Estrasburgoko Auzitegira joko du

"Barne bidea bukatuta", hurrengo urratsa Giza Eskubideen Europako Auzitegira jotzea dela azaldu du Jone Goirizelaia abokatuak.

Arnaldo Otegi ezker abertzaleko buruzagia, Bateragune auziko epaiketan. EiTB
Arnaldo Otegi ezker abertzaleko buruzagia, Bateragune auziko epaiketan. EiTB
Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegira joko dute

1:31

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arnaldo Otegi ezker abertzaleko buruzagiaren abokatuak, Jone Goirizelaiak, helegitea aurkeztuko du Estrasburgoko Auzitegian, atzo Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Bateragune auziko babes helegitea atzera bota eta gero.

"Barne bidea bukatu egin da", azaldu du Goirizelaiak, Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean. Horrenbestez, "hurrengo urratsa" Giza Eskubideen Europako Auzitegira jotzea izango dela aurreratu du.

Atzo, Auzitegi Konstituzionalak baztertu egin zuen Otegiren defentsak aurkeztutako babes helegitea, eta, ondorioz, buruzagi abertzalea zigorra bete arte edukiko dute espetxean; hau da, 2016. urtera arte.

Auzitegi Gorenak sei urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri zion 2009an, Batasuna berriz osatzen saiatzea egotzita.

Konstituzionala zatituta agertu zen atzo. Izan ere, zazpi epailek Otegiren helegitearen kontra egin zuten, baina bostek alde.

Bateragune auziko epaiketan, Otegi indarkeriaren aurka agertu zen: "ETAren indarkeria soberan dago eta oztopo da"; "ETA indarkerira itzultzea suizidio politikoa litzateke ezker abertzalearentzat"; "ETAk uste du indar abertzaleen batasuna aldi berean borroka armatuari eutsita lor daitekeela, baina guk ez"; "Su-eten partzialen estrategiek ez dute balio"; "Indarkeriak, arazoak konpondu beharrean, enkistatu eta zaildu egiten ditu"...

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Otegi albisteak Politika albisteak Auzitegi Gorena albisteak ETA albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Estrasburgoko Auzitegia epaiak