Politika -

Presoak

Espetxe politika aldatu ez duela ziurtatu du Frantziak

ETAko bi preso kartzelatik aldatu eta gero komunikabideek "okerreko informazioak" argitaratu dituztela azaldu du Frantziako enbaxadak agiri batean.

Frantziako Gobernua. Artxiboko irudia: EFE
Frantziako Gobernua. Artxiboko irudia: EFE
Espetxe politika ez duela aldatu ziurtatu du Frantziak

1:00

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETAko presoekiko espetxe politika aldatu ez duela ziurtatu du gaur Frantziako enbaxadak. Bi preso Espainiatik gertu dagoen espetxe batera eraman izana politikaren aldaketa bat bezala ulertzerik ez dagoela erantsi du enbaxadak.

ETAko bi preso kartzelatik aldatu eta gero komunikabideek "okerreko informazioak" argitaratu dituztela azaldu du Frantziako ordezkaritza diplomatikoak agiri batean.

El Correo egunkariak ziurtatu duenez, ETAko bi preso Euskaditik gertu dagoen espetxe batera ekarri ditu Frantziak. Bi presoak Mont de Marsaneko kartzelara hurbildu dituzte. Espetxea mugatik 136 kilometrora dago.

Espetxeetako agintariek "ezberdintasunik gabeko politika bat" aplikatzen dutela ziurtatu du Frantziako enbaxadak. "Profil terrorista duten presoek, eta ETAko presoek barne, tratu bera jasotzen dute", zehaztu du.

"Kasuz kasu"

"Atxiloketa zentroan espetxeetako administrazio zerbitzuek kasuak banan-banan aztertzen dituzte zigortutako pertsonei erabakiak aplikatzeko", gaineratu du agiriak.

Enbaxadaren ahotan, "zigortutako gainerako pertsonekin egin bezala, irizpide legalak kontutan hartzen dituzte; familia loturak mantentzea, zigorraren iraupena, presoen jokabidea eta arriskugarritasuna".

"ETAko bi preso zigorraren azken fasea Mont de Marsaneko espetxean betetzen ari direla zehatza da, baina komunikabideek ezin dute egoera espetxe politikako aldaketa bat bezala ulertu, aurretik ere gauza bera gertatu delako", adierazi du Frantziako enbaxadak.

Horregatik, "gai honetan Frantziaren eta Espainiaren arteko harremanetan aldaketa izan denik zorrotz ukatu nahi dugu".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Presoak bideoak Frantzia argazkiak ETA gaur Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Frantziako Gobernua gaur