Politika -

Abdikazioa

Juan Carlos eta Sofia forupeko egitea eskatu du Botere Judizialak

Proposamena Botere Judizialaren Lege Organikoaren aurreproiektuko zirriborroan jaso dute eta ostegunean aztertuko du Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko batzorde iraunkorrak.

Artxiboko irudia: EFE
Artxiboko irudia: EFE
Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Koroaren oinordetza gertatzen denean estatutu juridiko berriak Juan Carlos eta Sofia forupeko egitea eskatu du Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak txosten batean.

Proposamena Botere Judizialaren Lege Organikoaren aurreproiektuko zirriborroan jaso dute eta ostegunean aztertuko du epaile eta magistratuen gobernu organoko batzorde iraunkorrak, erakundeko iturriek jakitera eman dutenez.

Kargua uzten dutenean Espainiako erregeak forudunak izan behar ote diren eztabaida gizartean dago. Forupeko egitea "bidezkoa" dela uste du Erregearen Etxeak.

Forupeko egitea pertsona batzuek karguagatik duten pribilegioa edo eskubidea da. Ustezko delitu batengatik ikertzen baldin badituzte auzitegi goren batek hartuko luke horren ardura, ez gainerako herritar xumeak epaitzen dituen batek.

Zirriborroa

Horrela, Juan Carlos eta Sofia Goreneko forudunen zerrendan sartu dituzte txostenaren zirriborroan. Justizia Ministerioak eginiko legearen erreforman forupekoen zerrenda jasoko dute.

Zerrenda horretan Juan Carlos eta Sofia barneratu du lantaldeak egindako txostenaren zirriborroak, Kontseiluko iturriek jakinarazi dutenez.

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko batzorde iraunkorrak ostegunean zirriborroa onartuz gero, proposamen bezala helduko da epaileen gobernu organoaren osoko bilkurara.

Ekainak 26

Kontseiluak ohiko osoko bilkura ekainaren 26an egingo du Botere Judizialaren Lege Organikoaren erreforma eztabaidatzeko. Bertan Erregearen Etxeko forudun berriak jasoko dira.

Magistratuen gobernu organoak erabakia hartzeko orduan erakunde desberdinetako txostenak kontuan hartuko ditu, besteak beste, Auzitegi Gorenak eta Auzitegi Nazionalak egindakoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Non dago errege emeritua gaur? Espainia albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia gaur