Politika -

'Cervera auzia'

Cervera epaituko dute presidente ohiaren aurkako ustezko xantaiagatik

Cervera 2012ko abenduko kasu bategatik epaituko dute, orduan Jose Antonio Asiain CANeko presidente ohiak mehatxupean 25.000 euro emateko zioen mezu elektroniko bat jaso zuela salatu zuen.

Santiago Cervera. Artxiboko irudia. EiTB
Santiago Cervera
Santiago Cervera. Artxiboko irudia. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Santiago Cervera epaituko egingo dute, Jose Antonio Asiain Caja Navarrako (CAN) presidente ohiaren kontrako ustezko xantaiagatik, Nafarroako Auzitegiak PPko diputatu ohiak bera ez epaitzeko aurkeztutako errekurtsoa ezetzi ostean.

Nafarroako Auzitegiko lehenengo sekzioak ezetsi egin du Cerverak aurkeztutako errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Gorenak astelehen honetan jakitera eman duenez. Halaber, ebazpena irmoa dela gaineratu du.

Cervera 2012ko abenduko kasu bategatik epaituko dute, orduan Asiainek mezu elektroniko bat jaso zuela salatu zuen, bertan 25.000 euro emateko eskatzen zitzaion, hala egin ezean, abokatu bezala CANi diru kopuru handia fakturatzen ari zitzaiola publiko egiteko mehatxupean. Haren semeak etekina ateratzen zuela ere bazioen.

Diputatu ohia Guardia Zibilak atxilotu zuen, mezu hori jaso eta egun batera, ustez diru kopuru hori jasotzera zihoanean, Iruñeko aspaldiko harresi bateko zirrikituan.

Cerverak uko egin zion diputatu aktari atxilotu zutenean, eta, uneoro "tranpa" baten objektu izan dela babestu du, azaroaren 29an beste mezu elektroniko bat jaso ostean, Caja Navarrari buruzko informazio konfidentziala eskainiz bertan. Ustez, jaso behar zuen gutunean zegoen.

Gaur azaldu denez, Nafarroako Auzitegiak auto bat eman du, Cerverak martxoan aurkeztutako errekurtsoa errefusatuz; Iruñeko 2 zenbakiko Instrukzio Epaitegiak instrukzio kasua eta ikerketa amaitutzat ematen zituen, Cerveraren aurkako "kriminaltasun zantzu arrazionalak" zeudela uste izanda. Horregatik, ahozko epaiketa eskatu zuen.

"Erabat okerra"

Nafarroako Auzitegiaren irizpidea "erabat okerra" dela esan du Sergio Gomez Salvador PPko diputatu ohiaren abokatuak.

Auzitegiaren irizpidea errespetatzen duela azaldu du Gomezek agiri  batean, baina ados ez dagoela eta "erabat okerra" dela gaineratu du.

Cerveraren abokatuaren esanetan, "hasieratik bezala lasai" Justiziaren esanetara jarraitzen dute, PPko diputatu ohiaren "errugabetasuna" defendatzeko. "Nafarroako Fiskaltza Gorenak errugabetzat" jo zuela gogorarazi du abokatuak.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
CAN auzia Politika albisteak Epaiketak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Nafarroako Auzitegi Nagusia gaur Nafarroako Gobernua albisteak Ustezko ustelkeria politikoa