Politika -

Isabel Carrascoren hilketa

Carrascoren hilketa 'ia erabat' argitu dela esan du Fernandez Diezek

Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroak adierazi duenez, laster epailearen esku utziko dituzte 'beharrezkotzat jotzen dituzten pertsonak'.

Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroa. Artxiboko irudia.
Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroa. Artxiboko irudia.
Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroa. Artxiboko irudia.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroak kazetarien aurrean baieztatu duenez, Isabel Carrasco Leongo Diputazioko presidentearen hilketa 'ia erabat argituta dago', segurtasun indarrek egindako ikerketari esker.

Diputatuen Kongresuan kazetariei egindako adierazpenetan, ez du ikerketari buruzko xehetasun gehiagorik eman nahi izan, sumarioa sekretupean dagoela argudiatuta. Gaineratu duenez, Polizia "bere lana oso ongi egiten ari da" eta laster epailearen aurrera eramango dituzte beharrezkotzat jotzen dituzten pertsonak.

Parafina frogen (armarekin tiro egin duenaren eskuetan dauden bolbora arrastoak aztertzen dituzte) arabera, Maria Montserrat Gonzalez 55 urteko emakumea izan zen tiro egin zuena.

Jorge Fernandez Diezek ez du parafinako frogaren gaineko informazio gehiagorik eman nahi izan. Informazio gehiago ezin duela aurreratu eta "ulermena" eskatu die kazetariei. "Dagoeneko nahikoa kontu argitaratu dira", nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PP Delituak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Erailketak albisteak