Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

GALeko biktima: 'Estrasburgoko joan behar badugu, joango gara'

Barne Ministerioak baieztatu egin du GALeko 46 biktimari ukatu egin dizkiela laguntzak. Elena Bartolome Josu Muguruzaren bikotekide zenak uste du ''mendekuaren aldeko apustua'' agerian utzi dutela.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barne Ministerioak GALeko 46 biktimari diru-laguntzak ukatzeko erabakiaren kontra joko dutela adierazi du Elena Bartolome Josu Muguruzaren bikotekide zenak, Radio Euskadiko ''Ganbara'' saioan. ''Erabakiaren kontra joko dugu; behar den tokira iritsiko gara. Estrarburgora joan behar badugu, joango gara'', esan du Bartolomek.

Asteazken honetan, Fernandez Diaz Barne ministroak baieztatu egin du Gobernuak GALeko 46 biktimari kalte-ordainak ukatu dizkiela, '' ETAren ingurukoak izategatik''.

Bartolomeren ustetan, erabakia atzera pausoa da Estatuak egindako kaltea aitor dezan. ''Hori eskatzen dute, baina gero ez dira hori bera aitortzeko gai'', esan du. ''Estatuaren aldetik larderia utzi du agerian, mendekuaren aldeko apustua'', gaineratu du.

Bartolomek salatu duenez, ''argudioak irrigarriak'' dira. ''Ez dute frogarik ezta ebazpen judizialik ematen''.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Politika albisteak Espainia ETA gaur Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Terrorismoaren Biktimen Azken Ordukoa GAL Giza Eskubideen Europako Auzitegia gaur