Politika -

Protestak

Sei lagun atxilotu dituzte Iruñean, LOMCEren aurkako mobilizazioagatik

Martxoaren 27an, ikasleek greba-eguna egin zuten, Ikasle Abertzaleak sindikatuak deituta. Arratsaldean bilkura egin dute Iruñean atxiloketak salatzeko.

LOMCE
LOMCE
Iruñean atxilotutako gazteei babesa emateko elkarretaratzea egin dute

0:34

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak beste sei gazte atxilotu ditu gaur, iragan asteko ikasleen mobilizazioetan izandako liskarrekin lotura dutela egotzita. Martxoaren 27an, ikasleek greba-eguna egin zuten Ikasle Abertzaleak sindikatuak deituta. Manifestazioaren amaieran istiluak izan ziren, eta Poliziak bederatzi lagun atxilotu zituen. Nafarroako Gobernuak esan du egun horretan istilu "larriak" izan zirela, eta denda, eraikin publiko eta hiriko altzarietan "txikizioa" egin zutela salatu du. Gaur atxilotu dituzten gazte guztiak Iruñean jaiotakoak dira, horietako hiru, adingabeak. Desordena publikoak eta agintaritzaren aurka egitea leporatu diete denei. Atxilotuek ez dute oraindik deklaratu, eta polizia-etxean daude. Poliziak ez du baztertu atxiloketa gehiago egitea.

Arratsaldean bilkura egin dute Iruñean atxiloketak salatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika LOMLOE Espainia albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Nafarroako Gobernua albisteak Protestak gaur Iruñeko argazkiak