Politika -

Berrespena

Atutxak eta Knorrek Estrasburgon helegitea aurkeztuko dute

Eusko Legebiltzarreko Mahaiko bi kideek Auzitegi Gorenak zigortu zituen Sozialista Abertzaleak alderdi parlamentarioa ez desegitegatik, Batasuna legez kanpo utzi ostean.

Juan Maria Atutxa eta Gorka Knorr. Argazkia: EiTB
Juan Maria Atutxa eta Gorka Knorr
Estrasburgon errekurtsoa aurkeztuko dute Atutxa, Knorr eta Bilbaok

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Maria Atutxa eta Gorka Knorr Eusko Legebiltzarreko Mahaiko kideek (Konstituzionalak zigortu zituen) Estrasburgon Giza Eskubideen Europako Auzitegian helegitea aurkeztuko dutela berretsi dute, asteazken honetan.

Europako Parlamentuan eman duten prentsaurrekoan hala adierazi dute biek, Izaskun Bilbao EAJko eurodiputatuarekin batera.

Auzitegi Gorenak zigortu zituen Eusko Legebiltzarreko Mahaiko bi kideak, Kontxi Bilbaorekin batera, Sozialista Abertzaleak alderdi parlamentarioa ez desegiteagatik, Batasuna legez kanpo utzi ostean. Konstituzionalak, geroago, erabakia berretsi zuen.

Atutxa, Kontxi Bilbao eta Gorka Knorr Eusko Legebiltzarreko Mahaiko kideekin, autoritate judizialari ez obeditzeagatik zigortu zuten, Sozialista Abertzaleak alderdia ez desegiteagatik, 2013an Batasuna legez kanpo utzi ostean.

"Laster errekurtso bat aurkeztuko dugu Estrasburgoko Auzitegian. Eusko Legebiltzarreko zerbitzu juridikoak horretan ari dira", azaldu du Atutxak.

"Injustizia objektu izan gara"

"Estrasburgora joango gara, injustizia objektu baten, argi eta garbi tresna politikoek gidatutako arbitrariotasun baten objektu izan garelako", adierazi du.

"Herritar bezala dagozkigun oinarrizko eskubideak urratu dira, eta erakunde demokratiko baten, Eusko Legebiltzarraren, aurkako atentatua egin da", gaineratu du Atutxak.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika EAJ-PNV Europar Batasuna Eusko Legebiltzarra albisteak Auzitegi Gorena argazkiak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Giza Eskubideen Europako Auzitegia