Politika -

Krisia Frantziako Gobernuan

Segolene Royal Frantziako Gobernu berrian sartu du Manuel Vallsek

Alderdi Sozialistako buru ohi eta Frantziako presidentearen bikotekide ohia Ekologia ministroa izango da.

Segolene Royal eta Francois Hollande. EFE
Segolene Royal eta Francois Hollande. EFE
Vallsek aurkeztu du gobernuaren birmoldaketa

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Manuel Valls Frantziako lehen ministro berriak Segolene Royal Alderdi Sozialistako presidentegai ohi eta François Hollande presidentearen bikotekide ohia Gobernuan sartu du. Hain zuzen ere, Ekologia, Garapen Jasangarri eta Energia ministro izango da.

Valls eta Hollande bi orduz batzartuta izan dira Eliseoko Jauregian, Gobernu berria adosteko.

Exekutibo horretan, gainera, Bernard Cazeneuve orain arteko Ogasun ministroa Barne ministro izango da. Michel Sapin Enplegu Ministeriotik Finantza Ministeriora pasatuko da, eta Arnaud Montebourg Ekoizpena Berreskuratzeko Ministeriotik Ekonomia Ministeriora.

Hainbat ministrok euren karguetan jarraituko dute, hala nola Laurent Fabiusek (Atzerri Ministerioa), Jean-Yves Le Drianek (Defentsa), Stephane Le Follek (Nekazaritza Ministerioa, eta, aurrerantzean, Gobernuaren bozeramailea ere bai), Christiane Taubirak (Justizia) eta Aurelie Filipettik (Kultura).

Bestalde, Najat Valaud-Belkacem orain arteko bozeramailea Emakumeen Eskubideetarako ministroa izango da.

Gobernua ez da paritarioa, zazpi emakume eta bederatzi gizonezko baititu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Zer gertatu da munduan gaur? Frantzia bideoak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Macronen Gobernua