Politika -

Adostasun handiena bilatuz

Udal Legea bultzatzeko lehen pausoa eman dute euskal erakundeek

Euskadiko Udal Kontseilua (1994an sortu zen, baina 1998tik ez zen biltzen) deitu du Eusko Jaurlaritzak, Udal Legea bultzatzeko saiakeran.

Udal Legea bultzatzeko egindako bilera. Argazkia: EFE
Udal Legea bultzatzeko egindako bilera. Argazkia: EFE
Udal legea prestatzeko bildu da Udal Kontseilua

0:44

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak, aldundiek eta Euskal Udalerrien Elkarteak (Eudel) etorkizuneko Udal Legea bultzatzeko adostasun handiena lortzeko  lehenengo pausoa eman dute ostegun honetan. Eusko Jaurlaritzak aurten eraman nahi du Ganberara legea.

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak agerraldia egin du hiru ordu eta erdi iraun duen bileraren ostean. Hasiera batean, Iñigo Urkullu lehendakaria izan du buru bilerak.

Bilera Eusko Jaurlaritzaren egoitzan, Lakuan, izan da, eta bertan Eusko Jaurlaritzako, foru aldundietako eta Eudeleko ordezkariak izan dira.

Euskadiko Udal Kontseilua (1994an sortu zen, baina 1998tik ez zen biltzen) deitu du Eusko Jaurlaritzak, Udal Legea bultzatzeko saiakeran. Jaurlaritzak urte hasierarako idatzita edukitzeko konpromisoa hartu zuen.

Halere, euskal erakundeek eman beharreko lehenengo pausoa administrazio lokalari buruzko Espainiako legearen erreformak izan ditzakeen ondorioak aztertzea da; eta hortik aurrera Euskadiren arkitektura instituzionala eraikitzea.

Euskadiko Udal Kontseiluaren bilera gai horretan oinarritu da, eta horren emaitzak Udal Legea prestatzeko balio izango du. Ondorioz, erakundeen, lehien eta euskal instituzioen arteko harremanak mugatuko ditu.

Josu Erkoreka Eusko jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, berehala lan-talde bat sortzea adostu dute, etorkizuneko Udal Legeari buruzko gai "nuklearretan" maila teknikoan eta politikoan adostasunak bilatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Eusko Jaurlaritza Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Bizkaiko Foru Aldundia azken orduko albisteak Gipuzkoako Foru Aldundia Arabako Foru Aldundia albisteak Euskadiko Udalen Elkartea albisteak