Politika -

Hondakinen kudeaketa

Hondakinen kanpaina 'autobonboa' egiteko izatea ukatu du Garitanok

Gipuzkoako Foru Aldundiak 'Ondo ari gara' kanpaina martxan jarri du prentsan, eta PSE-EEk "beharrezkoa ez izatea eta inmorala dela" salatu du.

Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia. Argazkia: EiTB
Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia. Argazkia: EiTB
Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoak hondakinen kudeaketaren inguruan prentsan egindako kanpaina babestu eta "autobonboa" egiteko erabili izana ukatu egin du, Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak. Horren iritziz, "birziklatzen duen Gipuzkoa garbi bat lortzeko sentsibilizazio kanpaina da".

Prentsa idatzian "Ondo ari gara" lelopean egindako hondakinen kudeaketari buruzko kanpainaren inguruko azalpenak eman behar izan ditu Garitanok Batzar Nagusietako batzorde batean. Zubietako erraustegiaren proiektua bertan behera gelditu ostean martxan jarritako kanpaina "autobonboa eta propaganda" egiteko baliatu zela salatu du PSE-EEk.

Garitanoren esanetan, guztira 50.000 euroko gastua izan zuen Diputazioarentzat aipaturiko kanpainak (BEZa aparte), eta diruaren banaketa honako izan zen: 12.470 euro 'Diario Vasco'ri, 12.740 'Gara'ri eta 7.551 'Berria'ri.

"Hondakinen kudeaketan hiritarren sentsibilizazioa ezinbestekoa da, eta, horrenbestez etikoa da Diputazioak kanpaina hau martxan jartzea", azaldu du. Horren iritziz, sozialistek ez dute informazioaren eta propagandaren artean bereizten.

Mikel Duran PSE-EEko batzarkidearen iritziz, ez da beharrezkoa Gipuzkoarren dirua kanpaina horretan erabiltzea. Halaber, inmorala dela eta legez kontrakoa izatetik gertu dagoela salatu du. Bestalde, autobonboa egiteko Bilduren dirua erabiltzeko eskatu dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Gaurko albisteak Gipuzkoa Eguneko albisteak Eguneko albisteak Ingurumena Gipuzkoako Foru Aldundia azken orduko albisteak Birziklatzea Euskadin