Politika -

Desanexioa

Aldundiak Igeldoren desanexioari buruzko autoari helegitea jarriko dio

Larraitz Ugarte bozeramaileak azaldu duenez, autoaren berri izan ostean Aldundiak bere esku dauden bide juridiko guztiak erabiliko ditu “igeldotarren nahia balioesteko”.

Larraitz Ugarte Gipuzkoako Aldundiko bozeramailea. Argazkia: EFE
Larraitz Ugarte
Larraitz Ugarte Gipuzkoako Aldundiko bozeramailea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko Justizia Auzitegiak behin-behinean baliorik gabe utzi du Igeldoko desanexioa baimentzen zuen lege dekretua auto baten bidez, eta  Gipuzkoako Aldundiak auto horri helegitea aurkeztuko diola iragarri du asteazken honetan.

Larraitz Ugarte bozeramaileak azaldu duenez, autoren berri izan ostean Aldundiak bere esku dauden bide juridiko guztiak erabiliko ditu "igeldotarren nahia balioesteko".

EAEko Justizia Auzitegiak behin-behinean baliorik gabe utzi du Igeldoko desanexioa baimentzen zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak abenduaren 17an sortutako lege dekretua. Neurri hau PSE-EE, PP eta EAJk osatzen duten Donostiako Udaletxeko auzibidezko ordezkaritzak eskatu zuen eta prozesu judizialari epai mugiezina jarri arte indarrean egongo da.

PSE: "Gaur Donostiak irabazi du, eta Izagirrek eta Bilduk galdu"

Ernesto Gasco Donostiako Udalean PSEko bozeramaileak azaldu duenez, Igeldoren desanexioa behin-behinean baliorik gabe uzten duen autoarekin "Donostiak irabazi du, eta Izagirrek eta Bilduk galdu, donostiar guztien interesen kontra lantxo bat egin nahian".

EAEko Justizia Auzitegiaren erabakia "logikoa" dela adierazi du, Gipuzkoako Aldundiaren "aldebakarreko" dekretuaren aurrean.

Igeldoko herritarrei ''itxaropen faltsuak'' ematea egotzi dio EAJk Bilduri

Eneko Goia EAJk Donostiako Udalean duen bozeramailea ''pozik'' agertu da desanexioaren inguruko erabakiarekin, eta Igeldoko bizilagunei ''itxaropen faltsuak'' ematea egotzi dio Bilduri.

''Bilduk eta Aldundiak aurrerantz abiatu duten ihesaldia gelditu du auzitegiak'', Goiak ohar batean azpimarratu duenez. Jeltzalearen ustez, koalizioa abertzalea da piztutako eztabaidaren erantzulea, ''irudia kanpaina egiteko asmoarekin bakarrik''.

PPk uste du ''abisua'' dela

Ramon Gomez PPko ordezkariaren hitzetan Bilduri eta Martin Garitano ahaldun nagusia emandako ''abisua'' da, ''legeak zerbaitetarako daudelako''.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala albisteak Berriak Politika Donostiako informazioa Alderdi politikoak albisteak Gaurko titularrak Eguneko albisteak EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko epaiketak Gipuzkoako Foru Aldundia