Politika -

Gorenaren epaia

Gipuzkoako Aldundia epaia eta banderarekin zer egin aztertzen ari da

Larraitz Ugartek adierazi duenez, Aldundia "haserre" dago "frankismoko ikurrak eta Espainiako sinboloak" jartzea "inposatzeagatik".

Larraitz Ugarte, Gipuzkoako Aldundiko bozeramailea. EiTB.
Larraitz Ugarte, Gipuzkoako Aldundiko bozeramailea. EiTB.
Larraitz Ugarte, Gipuzkoako Aldundiko bozeramailea. EiTB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Aldundia Auzitegi Gorenak emandako epaia aztertzen ari da, Espainiako banderaren auzian zer egin erabakitzeko. Gorenak Espainiako bandera balkoiko "ohorezko lekuan, ikusgai eta agerian" jartzeko agindua eman du, lehen zegoen "ezkutuko" lekutik aterata.

Donostian emandako prentsaurrekoan, Larraitz Ugarte bozeramaileak esan du Aldundia "oso kezkatuta" dagoela, eta "haserre", "frankismoko sinbologiari eustea eskatzen ari direlako, gure herriarentzat arrotza dela ondo jakin arren".

Horren harian, Bilduko gobernua "epaia aztertzen" ari dela adierazi du, erabaki bat hartu aurretik. "Edozein jarrera hartzeko prest gaude; sumisioa, intsumisioa, edozein izan daiteke".

Era berean, Auzitegi Gorenaren epaiaren ostean "beste pausorik ez dago", adierazi du, Konstituzionalera "giza eskubideen urraketa edo Konstituzioaren kontrako erasoa" dagoenean bakarrik jo baitaiteke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Espainia bideoak Epaiketak argazkiak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Gipuzkoako Foru Aldundia