Politika -

Igeldo

'Igeldoko herritarren erabakia auzitegien eskuetan utzi nahi dute'

Juanjo Agirrezabala EH Bilduren legebiltzarkideak esan du herritarrek erabaki dutena errespetatzea besterik ez dutela egin.

Juanjo Agirrezabala, aurreko agerraldi batean. Argazkia: EFE
Juanjo Agirrezabala, aurreko agerraldi batean. Argazkia: EFE
Juanjo Agirrezabala, aurreko agerraldi batean. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juanjo Agirrezabala EH Bilduren legebiltzarkideak Igeldoko kasuan herri baten erabakia auzitegien eskuetan uztea leporatu die gainerako alderdiei. Agirrezabalak, Radio Euskadin larunbat goizean egondako tertulian, herritarrek erabaki dutena errespetatzea besterik ez dutela egin esan du. Halaber, erabaki horrek % 62ko babesa izan duela gogorarazi du.

"Igeldoko herritarrek gauza bat erabaki dute: herri bat sortzea. Egin duguna erabaki hori errespetatzea izan da", esan du, "horren erreza da". Hori dela eta, bere ustez, ezin da ulertu nola auziperatu ahal duten herri baten erabakia, eta zergatik eramango duten auzitegien aurrean EAJk, PSEk, PPk eta UPyDk "demokratikoki hartutako erabaki hori".

Ostiralean adostu zutenez, Donostiako Udalak helegitea jarriko du auzitegietan, Gipuzkoako Diputazioak Igeldo Donostiako auzo ohiari udalerri izaera emateko abenduaren 18an kaleratu zuen dekretuaren aurka. Egun horretatik aurrera, lurraldeko 89. udalerria da Igeldo.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Donostia albisteak Gizartea bideoak EH Bildu Nafarroa Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa