Politika -

Igeldoren desanexioa

Igeldoren erabakitzeko eskubidea errespetatzeko eskatu du EH Bilduk

Errekurtsorik ez jartzeko eskatu dio koalizioak EAJri. “Igeldoren desanexioa onartzea herritarren erabakitzeko eskubidea errespetatzea da”, gaineratu du.

EH Bilduk eskainitako prentsaurrekoa
EH Bildu
EH Bilduk eskainitako prentsaurrekoa

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bildu koalizioak “Igeldoren erabakitzeko eskubidearen aurka ez egiteko” eskatu dio EAJri. “Igeldoren desanexioa onartzea herritarren erabakitzeko eskubidea errespetatzea da”, gaineratu du.

Marian Beitialarrangoitiak eta Ainhoa Beolak prentsaurrekoa eskaini dute, eta Igeldoren desanexioa izan dute hizpide. Gogoratu dutenez, EH Bilduk udalerri berriaren sorrerari “duen garrantzia ematen dio, ez gehiago ez gutxiago, baina erabakitzeko eskubide ariketa da”.

“Erabaki horrekin ados egon edo ez, alderdi eta eragile guztiei dagokie hori onartzea. Ezin du beste modu batean izan”, adierazi du koalizioak. “Herritarren erabakia ezin da mugatu”, azpimarratu du.

“Zenbait alderdi egiten ari diren saiakerek arduratuta gaituzte. Igeldon bizi diren pertsonen erabakia gauzatu ez dadin nahi dute”, esan du.

PSE-EEk eta PPk “erabakitzeko eskubidearen aurka duten demokraziaren aurkako jarrera” ere deitoratu du EH Bilduk. “Espainiako Konstituzioa eskuetan hartuta, herri aitortza ukatzen die Katalunia eta Euskal Herriari. Igeldoko kasua berdina ez den arren, funtsean gauza berdinetaz ari gara: erabakitze eskubidearen aitortza”, baieztatu du.

Igeldoren inguruan EAJk duen jarrerari ere aipamena egin dio koalizioak. “Argigarria bezain kezkagarria da EAJren jarrera, Igeldoko bizilagunen erabakitzeko eskubideari ezetz esaten ari baitzaio”, adierazi du. EH Bilduren aburuz, “EAJ Donostiako Udalean PPrekin eta PSE-EErekin batera aurrera eramaten ari den estrategia politikoak helburu bakarra du: Igeldoren erabakitzeko eskubidea ukatzea”.

Alderdi guztiei, eta batez ere EAJri, dei egin die Igeldoko bizilagunen eskubidea errespeta dezaten eta lurralde hori udalerri ez izateko bideratutako ekimenak alde batera utzi ditzaten.

Abenduaren 27ko osoko bilkura baino lehen denbora du EAJk errekurtsorik ez aurkezteko”, azpimarratu du EH Bilduk. “Osoko bilkura berezian erabakitzeko eskubidearen aurkako hiruko fronte bat ez osatzea espero dugu”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Donostia argazkiak Alderdi politikoak bideoak EH Bildu Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Igeldo gaur