Politika -

Igeldo

Igeldori buruzko eztabaida debekatu, eta oposizioak bilkura utzi du

EAJ, PSE-EE eta PPko zinegotziek osoko bilkura utzi dute Juan Karlos Izagirre alkateak oposizioko taldeek aurkeztutako proposamena gai-zerrendan ez sartzea erabaki duenean.

EAJko zinegotziek osoko bilkura utzi duten unea
Igeldo EAJ
Donostiako Udaleko oposizioak alde egin du udalbalzatik

1:30

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak Igeldori buruz oposizioko taldeek aurkeztutako proposamena osoko bilkurako gai-zerrendan sartzea debekatu du. Erabaki horren ondoren , EAJ, PSE-EE eta PPko zinegotziek osoko bilkura utzi dute eta bilkura bertan behera geratu da, quorum-ik ez zegoelako.

Oposizioko taldeen proposamena gai-zerrendan sartzea debekatu du Donostiako alkateak, Igeldori buruzko ezohiko bilkura abenduaren 27an egingo baita eta bertako gai-zerrendan jasota dago EAJ, PSE-EE eta PPk aurkeztutako proposamena. Igeldoren banaketa auzitegietara eramatea jasotzen da bertan.

Udal idazkariak ezin izan dio EAJk egindako galderari erantzun. Jeltzaleek Izagirre alkateak eguneko gai-zerrendan proposamena sartu edo ez erabakitzeko ahalmena duen galdetu diote idazkariari. “Idazkariak nik aginduz gero hitz egingo du, edo ez. Idazkariak ez du hitz egingo”, adierazi du Izagirrek.

Une horretan, PSE-EEko eta PPko zinegotziek bilkura utzi dute. EAJko Eneko Goiak, osoko bilkura bertan behera uzteko eskatu dute, ordezkaritzarik ez zegoela eta. Izagirrek aurrera egitea erabaki du, eta zinegotzi jeltzaleek ere bilkura uztea erabaki dute.

Bilduko 8 ordezkari geratu dira eta osoko bilkurak 20 minutu iraun du. Quorum-ik ez zegoelako bertan behera geratu da osoko bilkura.

Oposizioko hiru taldeek urgentziazko proposamena aurkeztu zuten atzo, Donostiako Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiaren dekretua epaitegietara eraman dezan. Alkateak, berriz, Igeldori buruzko ezohiko bilkura deitu zuen abenduaren 27rako. Oposizioak aurkeztutako proposamena bilkura horretan eztabaidatuko da.

Igeldori buruzko eztabaida

Izagirrek gaur adierazi duenez, “ez diot eztabaidari uko” egiten, gaia “benetan presakoa” baita.  “Bi hilabeteko epea dago Aldundiak hartutako erabakiari helegitea aurkezteko, eta hori dela eta, gaia urgentziaz jorratu beharra ez nuen arrazoitua ikusten”,  azpimarratu du.

PSE-EEko Ernesto Gascok alkateak izandako jarrera kritikatu du, “ez baita bere ahalmena gai-zerrendan gai urgente bat gehitzeko bozketa egiten den edo ez erabakitzea”. Gascoren aburuz, Izagirrek ez du gaia eztabaidatzerik nahi.

Ramon Gomezek, PPko ordezkariak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren erabakia ezagutu ondoren Izagirrerengana jo zuela gogoratu du, Udaleko Bozeramaileen Batzordea deitzeko eskatuz. Esan duenez, alkateak uko egin zion eskaerari.

EAJko Eneko Goiak adierazi duenez, “oposizioak bi urte eta erdi daramatza gai honen inguruan hitz egin nahian, eta Bilduren udal Gobernua orain dago gaia jorratzeko prest, egoera hau eman denean”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Politika albisteak Donostia bideoak Alderdi politikoak albisteak Albisteak Gaur Albisteak Igeldo gaur