Politika -
Barcenas auzia
Fiskalak ez du Barcenas aske utziko, 'ihes egiteko arriskua dagoelako'
Ruz epaileak ere uko egin zion diruzain ohia aske uzteko abokatuak egindako eskariari, ihes egiteko, frogak desegiteko eta berriro delitua egiteko arriskua argudiatuz.
Erredakzioa
Luis Barcenas Alderdi Popularreko diruzain ohia aske uzteko haren abokatuak egindako eskaria errefusatu du gaur Fiskaltzak, "ihes egiteko edota frogak desegiteko arriskua dagoelako". Auzitegi Nazionaleko laugarren sekzioan eman du fiskalak erabakiaren berri.
Valentziako PSOE alderdiak eta Adade Europako Abokatu Demokraten Elkarteak bat egin dute Gürtel auziko fiskalek egindako eskaerarekin, Barcenasek espetxean jarraitu behar duela uste dutelako. Ekainaren 27an atxilotu zuten Barcenas, eta harrezkero Soto del Realeko kartzelan dago.
Mariano Benitez de Lugo Adadeko presidenteak kazetariei azaldu dienez, Barcenasen abokatuak argi utzi du, "kolaboratzea eta UDEFen lana egitea ez direla gauza bera". Modu horretan erantzun dio Adadeko presidenteak Ruz epaileak egindako salaketari.
Bestalde, Javier Gomez de Liañok (Barcenasen abokatua) goizean epaitegian esandakoa ekarri du gogora: "Barcenas aske utzita, epaileak informazio gehiago izango du".
Auztegi Nazionaletik irteterakoan, Gomez de Liañok ez du adierazpenik egin nahi izan.