Politika -

Polemika

Harrerei buruzko informazio nahikorik ez duela kritikatu du Fiskaltzak

Gobernuak EAEn duen ordezkaritzak igorritako txostenak "eskasak, laburregiak eta ez nahikoak" direla kritikatu du Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak. Horrenbestez, informazio gehiago eskatu du.

Inmaculada Pachori Bilbon egindako harrera
Inmaculada Pachori Bilbon egindako harrera
Fiskaltza harrituta Urquijok egindako txostenarekin

0:31

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak joan den astean ETAko lau preso ohiri egindako harreren inguruko txosten berriak eskatuko ditu, fiskaltzaren iturriek jakitera eman dutenez. Lau presoak Estrasburgoko Auzitegiak Parot Doktrinaren inguruan hartutako erabakiaren ondoren irten ziren espetxetik.

Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkaritzak preso ohien jatorrizko herrietan egindako harreren inguruko txostenak igorri dizkio Ministerioari. Ikertutako harrera-ekitaldiak ondorengoak dira:  Juan Ignacio Delgadori Legazpin egindako harrea, Inmaculada Pacho Martini Bilbon egindakoa, Juan Jose Legorburu Gerediagari Zornotzan egindakoa eta Javier Martinezi Galdakaon egindakoa.

Lau txosten horietan, harrera bakoitzeko bat, ez da gertatutakoa kontatzen eta ez da ekitaldian parte hartutako pertsonen identifikaziorik jasotzen, aipatutako iturriek adierazi dutenez. Txostenak "laburrak" direla adierazi dute, eta "ez dira nahikoa" terrorismoaren gorazarrea egin zen edo ez zehazteko.

Fiskaltza "harrituta" agertu da jasotako zehaztasun faltarekin eta horiek oinarritzat hartuta salaketa egitea ezinezkoa dela adierazi du. Gertatutakoaren inguruko datu zehatzak jasotzean aztertuko du harreretan jazotakoa.

Iturri juridikoen arabera, prebentzio neurriak ezarri balira edo polizia egon balitz, harrerak ekidingo ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Politika albisteak Bilboko albisteak Galdakao berriak Zornotza Presoak argazkiak ETA Gaurko titularrak Eguneko albisteak Legazpi