Politika -

2014ko aurrekontuak

PSEk babes 'kritikoa' emango die EAEko aurrekontuei

Osoko zuzenketa aurkeztea baztertu dute sozialistek. Patxi Lopez PSEko idazkari nagusiak prentsaurrekoa emango du astearte honetan, goizean.

Patxi Lopez eta Jesus Eguiguren. Artxiboko irudia: EFE
Patxi Lopez eta Jesus Eguiguren. Artxiboko irudia: EFE
Patxi Lopez eta Jesus Eguiguren. Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSEk Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuei babes "kritikoa" emango diola iragarri dute sozialistek, Radio Euskadik jakitera eman duenez.

Osoko zuzenketa aurkeztea baztertu dute sozialistek. Patxi Lopez PSEko idazkari nagusiak astearte honetan, goizean, prentsaurrekoa emango du jarrera azaltzeko.

Horrela, Eusko Jaurlaritzaren proiektuari babesa emango diote sozialistek. Alderdiko zuzendaritza arratsaldean bildu da Bilboko egoitzan.

Aurrekontuek "arrazoizko akordio maila" dutela uste du PSEk, ondorioz, osoko zuzenketa aurkeztea baztertu du. Hala ere, eskaera gehiago egiteko aukera aztertzen ari dira.

Bidea erraztu

Aurrekontua onartzeko bidea erraztuko dio PSEren jarrerak EAJren Gobernuari. Iragan irailean akordio ekonomiko eta fiskala onartu zuten bi alderdiek, eta antza denez, aurrekontuen egitasmoa akordio horrekin bat dator.

Hala ere, zuzenketa partzialen negoziazioa bukatu arte (epea abenduaren 3an amaitzen da) itxarongo dute sozialistek botoa erabakitzeko.

"Guztia espero bezala badoa, abstentzioa izango da gure aukera", azaldu dute iturriek. Aurrekontuen proiektua hobetzeko zuzenketa konkretuak adostea espero dute sozialistek.

PSEren abstentzioak aurrekontuak aurrera ateratzeko bidea erraztuko luke. Hala ere, EH Bildu (21), PP (10) eta UPyD (1) alderdien botoek EAJren 27 ordezkariak gaindituko lituzkete. Aurrekontuak onartzeko osoko bilkura abenduaren 20an egin behar dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Jaurlaritza albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Euskal sozialistak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Aurrekontuen azken ordukoa