Politika -

Auzitegi Gorena

Auzitegi bakoitzak aplikatuko du Estrasburgoren epaia

Auzitegi Gorenak erabaki duenez, probintzia auzitegiak eta Auzitegi Nazionala (ebazpenak ematen dituzten auzitegiak) izango dira 'Parot doktrina' bertan behera utzi duen ebazpena aplikatuko dutenak.

Auzitegi Gorena. Argazkia: EiTB
Auzitegi Gorena. Argazkia: EiTB
Auzitegi Gorenak erabat indargabetu du Parot doktrina

1:07

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Goreneko bigarren aretoak hartu du erabakia, eta, azkenean, probintzia auzitegien eta Auzitegia Nazionalaren (ebazpenak ematen dituzten epaitegiak) esku utziko du Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak 'Parot doktrina'ren inguruan hartu zuen erabakia aplikatzea, bai ETAko dozenaka presoen kasuan, bai eragiten dien gaizkile batzuen kasuen.

Zigor Aretoaren erabakia Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak Ines del Rio ETAko presoaren kasuan 'Parot doktrina'ren kontra jo ostean iritsi da.

'Parot doktrina' presoei kartzela-zigorra luzatzeko modu bat zen, baina orain behin betiko amaitutzat ematen da doktrinaren aplikazioa preso ia guztien kasuan.

ETAko presoen kasuan, Auzitegi Nazionala izango da Estrasburgoren ebazpena aplikatuko duena, eta besteen kasuan, probintzia auzitegiak izango dira arduradunak.

Miguel Colmenerok proposatutako erabakiak Zigor arloko Salako hamasei kidetako 12ren babesa jaso du gaur, eta Auzitegi Nazionalak ETAko bederatzi preso askatzeko hartu zuen erabakia berresten du.

Plenoak hartutako erabakiaren arabera, "Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiaren ebazpenaren ostean, 2006ko otsailaren 28a baino lehen ezarritako zigorren kasuan, onurak" 30 urteko gehienezko kartzela-zigorra aintzat hartuta egingo dira.

Hau da, puntu horretan, bertan behera geratzen da 'Parot doktrina' ETAko presoen gehiengoarentzat, zigorrak doktrina sortu aurreko araudiaren arabera aplikatuko direlako.

Helegitea

Hori horrela, doktrina aplikatu duen auzitegiari dagokio orain presoak askatu ala ez erabakitzea, eta aldeek helegitea jartzeko aukera izango dute.

Helegite horiek Auzitegi Gorenak aztertuko ditu, eta orduan bakarrik esku hartuko du Auzitegi Gorenak, helegiteak dauden kasuetan. Dagoeneko bost helegite ditu eskuartean, eta datorren astean aztertuko ditu.

Epaileek kargu hartu diote Kongresuari

Bestalde, Auzitegi Goreneko zigor aretoak kargu hartu dio Espainiako Kongresuari, oraindik ez duelako arautu Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiaren ebazpenak nola aplikatu behar diren.

Hori horrela, auzitegiarentzat "beharrezkoa da botere legegileak argitasun osoz eta zehazki arautzea Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiaren ebazpenak hemen hartu behar duen bide judiziala zein den".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala berriak Albisteak doktrina parot Berriak Politika Auzitegi Gorena bideoak Presoak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Espetxe politika Giza Eskubideen Europako Auzitegia gaur