Politika -

Parot doktrina

Estrasburgoren erabakia 'errealitate judizial' izatea nahi du Ibarrak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidenteak azaldu duenez, Europako Auzitegiak "azken hitza" esaten duenean, eta hala izan da, epaileek "errealitate judizial" bihurtu behar dute ebazpena.

Juan Luis Obarra EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko (EAEJN) presidentea. Argazkia: EiTB
Juan Luis Obarra EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko (EAEJN) presidentea.
Ibarra: 'Sententzia leialtasun instituzionalarekin bete behar da'

1:18

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Luis Ibarra EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko (EAEJN) presidenteak Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak 'Parot doktrina'ri buruz emandako ebazpena "leialtasunez betetzeko" eskatu die auzitegiei.

Auzitegi Gorenak gaur erabakiko du zein irizpide ezarri 'Parot doktrina'ren inguruan, eta horri buruz galdetu diotenean egin ditu adierazpenok Ibarra epaileak, Eusko Legebiltzarreko korridorean.

Azaldu duenez, EAEJNko presidente, EAEko botere judizialaren ordezkari eta herritar den heinean, ebazpena betetzea espero du, Estrasburgoko Auzitegia "berme sistemaren maila gorenean" dagoelako.

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidentearen arabera, Europako Auzitegiak "azken hitza" esaten duenean, eta hala izan da, epaileek "errealitate judizial" bihurtu behar dute ebazpena.

Horretarako, prozedura batzuk jarraitu eta irizpideak bateratu behar direla gogorarazi du Ibarrak, eta horretara dator Auzitegi Gorenak gaur hartuko duen erabakia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Doktrina parot albisteak Politika albisteak Auzitegi Gorena Presoak albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa EAEko Justizia Auzitegi Nagusia Giza Eskubideen Europako Auzitegia