Politika -

Igandean

Igeldoko galdeketa egingo dute EAEko Auzitegi Nagusiak onartu ostean

Estatuko Abokatutzak kontsultaren aurka aurkeztutako helegitea atzera bota du Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak, eta galdeketa igandean egingo dute auzoan.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatuko Abokatutzak kontsultaren aurka aurkeztutako helegitea atzera bota du Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak, eta galdeketa igandean egingo dute Igeldoko auzoan.

16 urtez gorako 883 bizilagunek botoa emateko eskubidea dute. Galdeketa polemikoa Gipuzkoako Foru Aldundia bultzatu du. Donostiatik banatzea eta udala osatzea erabakitzeko kontsulta izango da.

Galdeketa debekatzeko eskatu zion Estatuko Abokatutzak EAEko Auzitegi Nagusiari, baina epaitegia gaur bildu da, eta helegitea atzera bota du.

Ebazpenak Gipuzkoako Foru Aldundiari arrazoia eman dio. Erabaki irmoa da eta horren kontra helegiterik ezin dute aurkeztu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Donostia albisteak Gaurko albisteak Gipuzkoa Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea EAEko Justizia Auzitegi Nagusia Gipuzkoako Foru Aldundia azken orduko albisteak