Politika -
Wert Legea
'Hezkuntzaren heriotza' salatu du Lomceren kontrako plataformak
'Hezkuntzaren eta kulturaren heriotza' dela eta, Lomceren kontrako plataformak beila egin du Bilbon. Horretarako, 12 ordutan, 1984 eta Fahrenheit 451 eleberriak irakurri dituzte.
Erredakzioa
'Lomcerik Ez' plataformak ekimen berezia egin du ostiral honetan, egun osoan, Bilbon. Ray Bradburyren Fahrenheit 451 eta George Orwellen 1984 eleberrien etengabeko irakurketa egin dute, egungo egoerarekin antzekotasunak dituzten istorioak direla baiote.
PPk 25 zuzenketa partzial onartu ditu hezkuntzaren erreformaren legearen (LOMCE) proiektuan, besteak beste, legea hiru ikasturtetan ezartzea (2014-2015, 2015-2016 eta 2016-2017), Gobernu espainiarrak hasieran proposatutako bi urtetan izan ordez.
Aldaketa proposamen honen bidez, ministroak Goi Ganberan egindako proposamenari erantzun dio PPk; ministroak erreforma modu mailakatu batean ezartzea (ez indarrean egoteko data) eskatu zuen, zenbait erkidegok eta talde parlamentariok hala eskatu eta gero. Gehiengoak bost urtetan ezartzea eskatu zuen, LOErekin egin zen bezala.
Lomce legearen kontrako plataformak uste du iragarpen hau estrategia bat baino ez dela, Wert Legearen kontra daudenak isilarazteko edo baretzeko. Lehenago edo beranduago erreforma ezarri egingo dela, eta beraz, borrokari eustea ezinbestekoa dela gaineratu dute protestaren deitzaileek.