Politika -

Espioitza

CNIko zuzendariak espioitzari buruzko azalpenak emango ditu Kongresuan

Mariano Rajoyk iragarri du agerraldia. Adierazi duenez, Gobernuak "oso serio hartu du" hedabideek espioitzaren inguruan zabaldutako informazioa.

Felix Sanz Roldan CNIko zuzendariak Sekretu Ofizialen Batzordeak egingo du agerraldia. EFE
Felix Sanz Roldan CNIko zuzendaria
Espainiako Inteligentzia Zentroko zuzendaria Kongresuan agertuko da

1:24

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Felix Sanz Roldan Espainiako Inteligentzia Zentroko (CNI, gaztelaniaz) zuzendariak agerraldia egingo du Kongresuko Sekretu Ofizialeko Batzordean espioitza kasuak direla eta. Hala iragarri du asteazken honetan Mariano Rajoy Espainiako gobernuburuak. AEBko Segurtasun Agentzia Nazionalak (NSA) Espainiako 60 milioi dei zelatatu zituela zabaldu zenetik, ustezko espioitzaren afera bolo-bolo dabil.

Rajoyk agerraldia egin du Kongresuan, joan den astean Europako Batzordean adostutakoen berri emateko. Bertan adierazi duenez, Gobernuak "oso serio hartu du" hedabideek espioitzaren inguruan zabaldutako informazioa.

Hain justu, James Costos AEBk Espainian duten enbaxadorearekin astelehenean egindako bileran Espainiako Gobernuaren "kezka" agerian geratu zela esan du presidenteak. Erantsi duenez, "zenbait kontu, egiazko balira, desegokiak eta onartezinak lirateke bazkide eta lagunen artean".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua albisteak Politika albisteak Rajoy Espainiako Gobernua Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Espioitza Politikoa