Politika -

AVTk deitutako manifestazioa

Buesa Fundazioak ez du biktimek deitutako manifestazioan parte hartuko

Presoak kaleratzeak sortuko duen minarekin bat egiten duten arren, soseguz jokatu nahi dutela nabarmendu du Sara Buesak.

Sara Buesa Fernando Buesa zenaren alaba. Argazkia: EFE
Sara Buesa Fernando Buesa zenaren alaba. Argazkia: EFE
Sara Buesa Fernando Buesa zenaren alaba. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fernando Buesa Fundazioak ez du AVTk iganderako Madrilen deitu duen manifestazioan parte hartuko, Sara Buesa Fernando Buesa Fundazioko presidenteordeak azaldu duenez. Fernando Buesaren alabaren hitzetan, presoak kaleratzeak sortuko duen minarekin bat egiten dute, biharko manifestazioan egingo diren aldarri askorekin ere ados daude, baina orain soseguz jokatu behar dela uste du.

RNE irratiari eskainitako elkarrizketan, Parot doktrinaren baliogabetzea izan du hizpide. Horren ustez, "jendearen gai horren gainean lasaitasunez hausnartzeko garaia da".

Europako Giza Eskubideen Auzitegiak emandako epaia ez du traiziotzat jo, eta "ondorio mingarriak badakartza ere; besteak beste, hilketa asko egin dituzten gizon-emakumeak kalera aterako direlako, Zuzenbide Estatua errespetatzen jarraituko dugu".

"Horrela izan behar du. Erabaki batzuk gutxiago gustatuko zaizkigu, baina Justizian eta Zuzenbide Estatuan konfiantza daukagu, eta ez dugu epaitegien erabakirik zalantzan jarriko", nabarmendu du.

Buesa Fundazioak ez du AVTk biharko deitutako manifestazioarekin bat egin, biharko manifestazioan egingo dituzten hainbat aldarrirekin ados badago ere, eta presoak kaleratzeak sortutako minarekin bat egiten badu ere. "Kartzelatik aterako direnek ez dute damurik azaldu eta ezta egindako mina aitortu ere. Horregatik, kaleratutako presoek zuzenki eragiten dien biktimen minarekin bat egiten dugu", gaineratu du Sara Buesak.

Horren iritziz, orain soseguz jokatu behar da, eta eguneroko lanean agertuko dute presoak kaleratzearen kontrako jarrera. Bestalde, egindako mina aitortzeko eta gaizki egin dutela onartzeko eskatu die presoei, eta, Sorturi eta Bilduri, berriz, jarrera hori bultzatzeko.

"Jarrera argia izan behar dute eta ETAren biolentzia gaitzetsi behar dute", gaineratu du.

Horren ustez, ez da nahikoa kaleratutako presoei omenaldirik ez egitea, eta "isilik egoteak ere ez du ezertarako balio".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Parot Doktrina Politika Eguneko albisteak Albisteak Manifestazioak Espetxe politika Terrorismoaren Biktimak Estrasburgoko Auzitegia epaiketak