Politika -

'Parot doktrina' baliogabetuta

Bortxatzaile bat espetxetik atera da Estrasburgoko erabakiaren ostean

80 bat urteko Antonio Garcia Carbonell presoa La Roca del Valleseko (Bartzelona) Quatre Camins kartzelatik atera da.

Espetxe bat. Artxiboko irudia: EFE
Espetxe bat. Artxiboko irudia: EFE
Espetxe bat. Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Behin eta berriro erori den bortxatzaile bat espetxetik atera da Katalunian Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiaren epaiaren ostean. 'Parot doktrina' baliogabetu eta gero, 80 bat urteko presoa kartzelatik atera da. 200 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten.

Espetxeetako iturriek jakitera eman dutenez, Antonio Garcia Carbonell presoa La Roca del Valleseko (Bartzelona) Quatre Camins kartzelatik atera da arratsaldean.

Bartzelonako lurralde-auzitegiak espetxetik ateratzea erabaki du. Presoaren abokatuak egindako eskakizuna onartu du auzitegiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia egoera politikoa Albisteak doktrina parot Berriak Politika Eguneko albisteak Eguneko albisteak Eraso sexualak gaur Estrasburgoko Auzitegia epaiak