Politika -

Parot doktrina

Del Riok Iruñean igaro du espetxetik kanpo eman duen lehenengo gaua

Ines del Rio aske utzi zuten atzo, Auzitegi Nazionalak aginduta, espetxean 26 urte eta hiru hilabete eman ondoren.

Ines del Rio, espetxetik atera ondoren.
Ines del Rio, espetxetik atera ondoren.
Iruñean igaro du lehen gaua Ines del Riok

1:23

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ines del Rio ETAko preso ohiak Iruñean igaro du espetxetik kanpo eman duen lehenengo gaua. Oraindik ez da bere jaioterrira joan, Tafallara, bere kasuak hedabideetan piztu duen ikusminagatik, Diario de Noticias egunkariak gaur argitaratu duenez.Ines del Rio aske utzi zuten atzo, Auzitegi Nazionalak aginduta, espetxean 26 urte eta hiru hilabete eman ondoren.Auzitegi Nazionaleko Zigor-arloko Salako epaileek aho batez erabaki zuten Ines del Rio aske uztea, Europako Giza Eskubideen Auzitegiaren epaia "argia eta irmoa" zela argudiatuz.Ines del Rioren zenbait lagun eta senide Teixeiroko espetxera joan ziren, ETAko preso ohiari harrera egiteko. Del Rio 1987. urteko uztailean espetxeratu zuten, 24 hilketa egotzita.Del Rioren lagun eta senideak gauerdian iritsi dira Tafallara, eta 50 bat pertsonak hartu dituzte bertan, Azoka tabernan, Diario de Noticias egunkariaren arabera. Del Riok Iruñean eman du gaua, bere ahizpa batekin.

tafalla bildu egoitza taberna EFE

tafalla bildu egoitza taberna EFE

Tafallako Azoka taberna. Argazkia: EITB.

Troitiño ere, aske

Bestalde, Londresko Auzitegi Nagusiak Antton Troitiño baldintzapean aske uzteko agindua eman zuen atzo. Troitiño 2012ko ekainean atxilotu zuten Erresuma Batuan. Erabakia Estrasburgoko Auzitegiak 'Parot doktrina'ren aurkako epaia eman eta hurrengo egunean hartu dute.

John Thomas gorteko presidenteak Troitiño ahalik eta lasterren aske utzi behar dela adierazi du, defentsak eskatu bezala. Troitiñok egunero joan beharko du Londresko polizia-etxe batera.

Halaber, zazpi eguneko epean, Troitiñoren estradizioaren inguruan erabakitzeko eskatu dio Espainiako Justiziari. Denbora horretan erabakirik hartu ezean, defentsaren eta Fiskaltzaren artean hartuko dute erabakia.

Fiskaltzak banan-banan aztertuko ditu

Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak 'Parot doktrina'ri buruz hartutako erabakia aplikatu ala ez kasuz kasu aztertuko du Fiskaltzak, Eduardo Torres-Dulce Estatuko fiskal nagusiak gaur azaldu duenez.

Bien bitartean, atzeraeraginkortasunez 'Parot doktrina' aplikatu zaien 56 giltzapetu "berehala" aske uztea eskatuko dute Ines del Rio ETAko presoaren abokatuek.

Auzitegi Nazionalak 36 eskaera jaso ditu

Auzitegi Nazionalak 'Parot doktrina' ezarrita duten 36 presoren eskaerak jaso ditu, aske uzteko eskatuz. Datorren ostiralean erabakiko du horien inguruan Auzitegi Nazionaleko zigor-arloko salak.

Epaitegitik adierazi dutenez, aurreikusita zegoen moduan, ostiral honetan Joxepa Ernagaren eta Manuel Piriz Lopezen kasuak aztertuko dituzte. Horrez gain, jaso diren gainerako 36 eskaeren inguruan jarraituko den prozeduraren inguruan ere eztabaidatuko dute. Salak kasuak banaka edo denak batera aztertu behar diren erabakiko du, baita plenoa izango den erabakia hartuko duena edo kasu bakoitza eraman duen atala arduratuko den erabaki hori hartzeaz.

Auzitegi Goreneko zigor-arloko bigarren salak datozen egunetan bilera egingo du 'Parot doktrinaren' inguruan Estrasburgoko Epaitegiak hartu duen erabakia aztertu eta horren inguruko erabakia hartzeko.

Rajoyk biktimak hartuko ditu

Rajoyk gaur arratsaldean hartuko ditu terrorismoaren biktimen elkarteetako ordezkariak, Moncloan, 'Parot doktrina'ren inguruko ebazpenaz hitz egiteko.

Horrez gain, biktimen elkarteek deitutako elkarretaratzean parte hartzea aztertzen ari da Alderdi Popularreko zuzendaritza. Dagoeneko, Esperanza Aguirre Madrileko PPko presidenteak iragarri du AVTk deitutako elkarretaratzean parte hartuko duela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Albisteak doktrina parot Berriak Politika Presoak Euskadi Ta Askatasuna albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Giza Eskubideen Europako Auzitegia gaur