Politika -
Hezkuntza
Eskola publikoaren aldeko plataformaren ustez, 'etsaia' da Wert
Eskola Publikoaren aldeko Estatuko Plataformak "persona non grata" izendatu du Hezkuntza ministroa; izan ere, "hezkuntzaren etsaia da, eskola publikoarena bereziki".
Erredakzioa
Eskola Publikoaren aldeko Estatuko Plataformak gutuna igorri dio Jose Ignacio Wert Hezkuntza ministroari, "persona non grata" eta "hezkuntzaren etsaia" dela agertzeko.
Hezkuntza Ministerioko erregistrora iritsi den gutunean salatu dutenez, Wertek Hezkuntza alorrean egin duen lana "erabat gaitzesgarria" da, eta dimisioa eman beharko luke.
Plataformak mobilizazioak deitu ditu aste osorako, eta greba orokorra deitu du hezkuntzan datorren ostegunerako.
CCOO, STES, UGT eta CGT sindikatuek, CEAPA ikasleen gurasoen Espainiako Konfederazioak, Ikasleen Sindikatuak, Estudiantes en Movimientok, Faest Ikasle Aurrerakoien Elkarteen Federazioak eta Pedagogiaren Berrikuntzarako Mugimenduak osatzen dute plataforma.