Politika -

Hezkuntzaren erreforma

EH Bildu: 'Eusko Jaurlaritzak oposizioaren bideari eutsi behar dio'

Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko Lege Organikoari "ezetz esan dio Euskal Herriak", Juanjo Agirrezabala EH Bilduko legebiltzarkidearen hitzetan. "Jaurlaritzaren ordua da", errepikatu du Agirrezabalak.

Juanjo Agirrezabala EH Bilduko legebiltzarkideak. Artxiboko irudia: EFE
Juanjo Agirrezabala EH Bilduko legebiltzarkideak. Artxiboko irudia: EFE
Juanjo Agirrezabala EH Bilduko legebiltzarkideak. Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko hezkuntzaren eragileek "zabaldutako bidea" jarraitzeko eskatu dio gaur Juanjo Agirrezabala EH Bilduko legebiltzarkideak Eusko Jaurlaritzari, Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko Lege Organikoaren aurrean "oposizio bat eraikitzeko".

Agirrezabalak agerraldia egin du Belen Arrondo alderdikidearekin batera. Iragan larunbatean Bilbo hartu zuen manifestazioa goraipatu dute EH Bilduko ordezkariek. Lege-proiektua Kongresuan onartu eta gero Senatura helduko da.

Mobilizazio horrekin Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko Lege Organikoari "ezetz esan dio Euskal Herriak", Agirrezabalaren ahotan. Ondorioz, arau hori ez aplikatzeko zer egingo duen argitu behar du Urkulluren Gobernuak, erantsi du.

"Gobernuaren ordua da. Exekutiboak du hitza, hezkuntzako eragileek oposizio bat eraikitzeko eta hezkuntza sistema propio baten aldeko bidea zabaldu diotelako", adierazi du.

Lege organikoa Euskadin efekturik gabe uzteko Eusko Jaurlaritzari laguntzeko konpromiso "zintzoa" azaldu du Agirrezabalak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Hezkuntza Lege Berria albisteak Eusko Jaurlaritza albisteak Eusko Legebiltzarra EH Bildu Araba Albisteak Gaur Eguneko albisteak Hezkuntzako albisteak 2024