Politika -

Ebazpena

Marquez del Fresno presoari 'Parot doktrina' ez ezartzea erabaki dute

Hala, zigorra beteta izango luke eta kaleratu egin beharko lukete.

Auzitegi Nazionala
Auzitegi Nazionala
Auzitegi Nazionala

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionaleko Zigor Aretoak aho batez ebatzi du 'Parot doktrina' ez ezartzea Kepa Miren Marquez del Fresno ETAko presoari. Hala, zigorra beteta izango luke eta kaleratu egin beharko lukete.

Auzitegiko iturriek aditzera eman dutenez, Auzitegi Nazionaleko hirugarren sekzioak bere ebazpenean jasotako argudioak hartu dituzte aintzat kasu honetan 'Parot doktrina' ez ezartzeko. Aringarriak ezartzerakoan gehienez 30 urteko espetxealdia hartuko dela kontuan esaten da bertan, besteak beste.

Auzitegi Gorenak ezarri zuen aurrenekoz 'Parot doktrina'. Doktrina horrekin, 1973ko Zigor Kodeak aurrez ikusitako zigor murrizketak kondena bakoitzari ezartzen hasi ziren, urte kopuru osoari barik. Henri Parot ETAko kide ohia izan zen doktrina hori ezarri zioten lehena; horregatik haren izena. Neurri honen ondorioz, presoek banan-banan bete behar dituzte zigorrak, aringarriak kontuan hartuta, eta bat betetzen amaitu eta gero, hurrengoa betetzen hasten dira, 30 urteko mugara heldu arte. Zigor batean ezarritako aringarriak, baina, ez dira hurrengo zigorrean kontuan hartzen.

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak 'Parot doktrina' baliogabetzearen alde egingo duela zabaldu da aste honetan bertan. Erabakia une batetik bestera espero da, eta ikusmin handia dago Espainiako Gobernuak jarritako helegitearen ondotik kaleratuko den azken ebazpena ezagutzeko.

Ines del Rio Pradak Estrasburgora jo zuen, ezarri zioten 'Parot doktrina' salatzeko. Estrasburgok preso nafarra aske uztea erabaki zuen, doktrina horrek 1973ko zigor kodea ez duela betetzen argudiatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala berriak Doktrina parot albisteak Berriak Politika Espainiako Gobernua argazkiak Presoak bideoak ETA albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Estrasburgoko Auzitegia epaiak