Politika -

EAJ-PSE-PP hitzarmena

EH Bilduk ez du itun fiskalarekin bat egingo

Laura Mintegik esan du akordio fiskalak pertsona askori "kalte handia" eragingo diela. "Hitzarmen horrekin bat egitea hutsegitea litzateke", berretsi du.

Laura Mintegi (EH Bildu). EFE.
Laura Mintegi (EH Bildu). EFE.
Laura Mintegi (EH Bildu). EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bilduk ez du EAJk, PSE-EEk eta PPk sinatutako itun fiskalarekin bat egingo, "akats bat sinatzea hutsegitea litzatekeelako", Laura Mintegi bozeramailearen hitzetan.Onda Vascari eskainitako elkarrizketan, Mintegik esan du akordio fiskalak pertsona askori "kalte handia" egingo diela. "Hitzarmen horrekin bat egitea hutsegitea litzateke", berretsi du.

Akordio horretan esaten dena egingo balitz, hitzarmena "ona izan liteke", onartu du Mintegik. "Baina arazoa da paperean jartzen duena eta alderdiek esan dutena ez datorrela bat. Hiru alderdi horiek fikzio bat saltzen ari dira", esan du."Hitzarmen horretako suzirien kea desagertzen denean, konfeti guztiak garbitzen ditugunean eta hitzekin bakarrik geratzen garenean konturatuko gara egoera berean gaudela: ordaintzen zutenek ordaintzen jarraituko dute; eta ordaintzen ez dutenek ez dute ordainduko", adieraz du. Hiruko akordio horren helburu nagusia "hiru alderdi horien lotsa guztiak estaltzea" dela iritzi dio Laura Mintegik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak EAJ-PNV Araba EH Bildu Araba PSE-EE PP Gipuzkoa Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Zerga politika gaur