Politika -

Kilometroak

'LOMCEri aurre egiteko' elkarrekin lan egitea eskatu du Uriartek

Wertek proposatutako LOMCE hezkuntza legea eta euskararen aldeko defentsa izan dute hizpide Tolosan ospatutako Gipuzkoako ikastolen aldeko jaian.

Cristina Uriarte Kultura eta Hezkuntza sailburua. Irudia: EFE
Cristina Uriarte Kultura eta Hezkuntza sailburua. Irudia: EFE
Cristina Uriarte Kultura eta Hezkuntza sailburua. Irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak LOMCE Legearen "mamuari aurre egiteko" elkarrekin lan egitea eskatu du Tolosan (Gipuzkoa).

Izan ere, Kilometroak Gipuzkoako ikastolen aldeko aurtengo jaian, Tolosan ospatzen ari dena, Wert ministroak proposatutako LOMCE legearen kontrako eta euskararen defentsaren aldeko 'aldarria' izan dute ahotan.

Cristina Uriartek Wert Legearen "mamuari aurre egiteko" deia luzatu du, eta Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiaren esanetan, euskal herritarrak euskaldunak izan behar dira "herri" bat izateko.

Inaugurazio ekitaldian politika arloko hainbat pertsona izan dira, esaterako, Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua; Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentea; Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia; Rebeka Ubera Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidentea; Joseba Egibar GBBko presidentea; Pernando Barrrena Sortuko bozeramailea eta Juanjo Agirrezabala eta Rebeka Ubera EH Bilduko legebiltzarkideak, besteak beste.

Uriartek antolatzaileak eta urte osoan egun hau ospatzeko lanean izan diren guztiak zoriondu ditu eta, gogoratu duenez, "aldarrikapena eta jaia" uztartzen diren eguna da gaurkoa "oraindik hodei beltzak" daudelako, adibidez, Wert Legea, Nafarroako zonifikazioa eta Ipar Euskal Herriko ikastolen kontrako erasoak.

Horren ildotik, sailburuak euskal hezkuntza sistemaren aldeko aldarria egin eta ikastolen lana goraipatu du. Horrela, elkarrekin lan egin behar dela azpimarratu du, kalitatezko hezkuntza sistema bat garatzeko, eta "LOMCE Legearen mamuari aurre egiteko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kilometroak albisteak Politika Hezkuntza legea Eusko Jaurlaritza berriak Tolosa Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Hezkuntza