Politika -
Hitzaldia Madrilen
Felipe Gonzalez: 'Kataluniaren independentzia ezinezkoa da'
Estatu federala osatzeko proposamena egin du PSOEk eta "ideia ona" dela uste du buruzagi sozialista ohiak.
Erredakzioa
"Kataluniako independentzia helburu gisa ezinezkoa" dela adierazi du gaur Felipe Gonzalez Gobernuko presidente ohiak. Independentziara jotzeak "haustura politiko eta soziala" eragin dezakeela gaineratu du. Haustura hori konpontzeko "30 edo 40 urte" beharko dituztela uste du.
Kataluniako Gobernuaren helburu independentistak hizpide izan ditu Gonzalezek Madrilen.
"Kataluniako independentzia helburu gisa ezinezkoa da, errepikatuko dut, ezinezkoa", azpimarratu du Gonzalezek.
Estadu federala
Estatu federala osatzeko proposamena egin du PSOEk eta "ideia ona" dela uste du buruzagi sozialista ohiak.
"Estatu federala ideia ona izateaz aparte irtenbide bakarra da", Gobernuko presidente ohiaren ahotan. "Espainia zer den argi dut; izan ere, 14 urtez gobernatu dut ideia horrekin", erantsi du.
Pere Navarro PSCko buruzagiarekin "desadostasunak" dituela azaldu du Gonzalezek, "baina Navarro asko errespetatzen dut erabakitzeko eskubidearen inguruko eztabaidagatik, nahiz eta zer erabaki nahi den ez zehaztu".