Politika -

Elkarrizketa

Bildu eta PPrekin 'itun handiak' egingo dituztela uste du Jaurlaritzak

Ricardo Gatzagaetxebarria Ogasun sailburuak azaldu duenez, koalizio abertzalearekin eta popularrekin dituzten "desadostasunak ñabardurak dira".

Ricardo Gatzagaetxebarria Ogasun sailburua. Argazkia: EiTB
Ricardo Gatzagaetxebarria Ogasun sailburua.
Ricardo Gatzagaetxebarria Ogasun sailburua. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ricardo Gatzagaetxebarria Ogasun sailburuak uste du "itun handiak" lortuko dituztela EH Bildurekin eta PPrekin EAJk eta PSE-EEk lotu duten akordioaren inguruan; izan ere, "desadostasunak ñabardurak dira".

Gatzagaetxebarriak Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, ikusteko dago nola garatzen diren zergen inguruko eztabaidak hiru lurralde historikoetako batzar nagusietan.

Era berean, Zerga Koordinaziorako Erakundearen lana "zerga alorrean erakundeen arteko koordinazioa eta lankidetza sustatzea" dela azpimarratu du. Hori dela eta, "elkarrizketa, lankidetza eta koordinazioa" eskatu die erakunde guztiei.

Gatzagaetxebarriaren arabera, horrek "alderdi politikoen arteko elkarrizketa ere erraztuko du". "Nik uste dut oraindik akordio handiak lortuko direla ikuspegi politikotik begiratuta, zeren orain dauden desadostasunak ñabardurak dira", gaineratu du.

Horren harira, "adostu diren erreformak erreforma, EAEko zerga erregimenaren presio fiskala baxuagoa" omen da Estatuko gainerako erkidegoekin alderatuta.

Eragina, 2015ean

Sailburuak jakinarazi duenez, zerga-ituna 2014 hasieran jarriko da indarrean, eta urte hori "trantsiziokoa" izango da horregatik. "Zerga batzuen kasuan, Ondarearen gainekoaren kasuan adibidez, eragina 2014an bertan nabarituko da, indarrean baitago, baina elkarteen gainekoak eta PFEZenak 2015ean izango du eragina", azaldu du Gatzagaetxebarriak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Eusko Jaurlaritza albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia albisteak EH Bildu Nafarroa Euskadiko PP berriak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Irratia euskaraz Irrati programazioa Gastu publikoa