Politika -

Itun fiskala

Urkullu: 'Gaur ez da akordio bat itxi, gaur akordioa ireki dugu'

Lehendakariak nabarmendu duenez, ituna beste alderdi politikoei "zabalik dago oraindik" eta hobetu daiteke, baina ez "desnaturalizatu".

Iñigo Urkullu lehendakaria, irudiaren erdialdean. Argazkia: EFE
Iñigo Urkullu lehendakaria
Urkullu: 'Hitzarmen hau etorkizunari itxaropenez begiratzea da'

1:57

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkulluren hitzetan, "gaur ez da akordio bat itxi, gaur akordioa ireki dugu". Ildo horretan, EAJ-PSEren itun fiskala zabalik zegoela eta "oraindik" zabalik dagoela azpimarratu du, eta beste alderdi politikoen ekarpenekin hobetu daiteke, baina ez "desnaturalizatu".

Lehendakaria Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidentearekin eta Patxi Lopez PSEko buruarekin izan da gaur, bi alderdien arteko itun fiskala sinatzeko ekitaldian. Ondoren, prentsaurrekoa eskaini dute hirurek.

"PSEk eta EAJk herri akordio garrantzitsua lortu dugu", erantsi du lehendakariak, eta PSEk elkarrizketaren alde agertu duen jarrera txalotu du. "Orain eta etorkizun itxaropentsua" dugu, azpimarratu du.

15 urtez sozialistekin  "akordio eta konpromisoak" erdietsi ostean, ondorengo 15 urteak "liskarrak edukiz eta bloke-politika eginez eman ditugu". Akordio honek, lehendakariaren hitzetan, azken sasoi horri agur egin dio.

"Aniztasuna oinarri hartuta hazi nahi duen Euskadi batean lankidetza aro berria ireki nahi eta ahal du akordio honek. Herri honek eta politikak hori behar dute", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Azken albisteak Urkullu Eusko Jaurlaritza albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Zergak gaur