Politika -
Sinadura
Lopezen arabera, itunak 'uste sendoak' ditu oinarrian
EAJrekin sinatutako itun fiskala ez dela egoerak bultzatutako "konpromiso behartua" izan esan du PSEko idazkari nagusiak, eta ituna "uste sendotan" oinarrituta dagoela gaineratu du.
Erredakzioa
Itun fiskala sinatu ondoren, Lehendakaritzan egindako adierazpenetan, Euskadik elkarbizitzarako “izaera plurala" duela eta “herrialdea aurrera ateratzeko batuketa beharrezkoa dela” adierazi du Patxi Lopezek.
EAJrekin sinatutako itun fiskala ez dela egoerak bultzatutako "konpromiso behartua" izan esan du PSEko idazkari nagusiak, eta ituna "uste sendotan" oinarrituta dagoela gaineratu du.
"Politika eta erakunde publikoek herritarren arazoei erantzuna eman behar diete eta haiena da erantzunkizuna. Izan ere, Gobernuan egon edo oposizioko alderdia izan PSEren iritzia hori da" esan du alderdi sozialistako buruak.
Leialtasuna
Halaber, itun horren bidez leialtasuna eskaini eta eskatu du alderdi sozialistak, "eta guretzat garrantzi handia du horrek, baina batez ere, ezinbestekoa da Euskadiren etorkizunarentzat” azpimarratu du Lopezek.
Ituna zabalik
Beste alderdi batzuentzat ere ituna zabalik dagoela adierazi du Lopezek eta etorkizunean horiek ere horrekin bat egiteko gogoa erakutsi du.