Politika -

'Herritarron epaia' ekimena

Parot doktrinaren kontrako ekitaldia, Iruñean

Herrira mugimenduak deituta, presoen eskubideen aldeko ekitaldia egingo dute Anaitasuna kiroldegian, Iruñean.

Herrirak, joan den astean, Donostian egindako ekitaldia. Argazkia: EFE
Herrirak, joan den astean, Donostian egindako ekitaldia. Argazkia: EFE
Herrirak, joan den astean, Donostian egindako ekitaldia. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Parot doktrina salatzeko eta bertan behera utz dezatela eskatzeko, ekitaldia deitu du gaur arratsalderako Herrirak, Iruñean.  Hala, 'Herritarron Epaia' ekimenari, uda osoa Euskal Herri osoa zeharkatu duen ekimen ibiltariari, amaiera emango diote Nafarroako hiriburuan.

Estrasburgoko auzitegiak laster plazara dezake Paro Doktrinari buruzko epaia. Herriraren  esanetan, salbuespen neurri hori bertan behera uzteko nahia erakutsi du euskal gizarteak eta hori agerian geratu da uda honetan herriz herri egin diren ekitaldietan. Gaur ere, dei zuzena egingo diete Espainiako Gobernuari eta Europari, 'bizi arteko zigorra ezartzen duen Parot Doktrina bertan behera uzteko'.

Babes zabala jaso du gaurko ekitaldiak; hainbat alderdi politikok, sindikatuk eta gizarte eragilek hartuko dute parte Anaitasunako ekitaldian. Herrirak aurreratu duenez, udazkenean fase berri bati ekingo diote, presoen eskubideen defentsan. Gaur arratsaldean aurkeztuko dituzte hemendik aurrerako asmoak eta mobilizazioak.

Ekitaldiaren amaiera,  John Lennon-en Give peace a chance (Emaiozu aukera bat bakeari) abestia abestuko du Vendetta taldeak,  hainbat pertsona ezagunekin batera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Doktrina parot albisteak Politika albisteak Iruñeko argazkiak Presoak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Estrasburgoko Auzitegia epaiketak