Politika -
Luza litekeen akordioa
Euskadik eta Errioxak osasun-akordio bat sinatu dute
Lehendakari baten eta Errioxako presidente baten arteko lehenengo bileran, osasun sistemarako sarbidea eta berdintasuna bermatzen duen akordioa sinatu dute.
Erredakzioa
Euskadi eta Errioxako Gobernuek herritarrek osasun sistemarako duten sarbidea eta berdintasuna bermatzen duen akordioa sinatu dute, hiru urterako, baina luza litekeena.
Iñigo Urkullu lehendakaria eta Pedro Sanz Errioxako Gobernuko presidentea izan dira Ajuria Enea Jauregian, Gasteizen, sinatutako ekitaldiaren buruak. Akordioari esker, egungo bi erkidegoen mugaldeko herrietarako akordioa indartu eta luzatuko dute.
Horrela, Errioxako Osasun Zerbitzuak Osakidetzak bidaltzen dizkion gaixoak artatuko ditu, Arabako Errioxako biztanleak badira (guztira 11.500 pertsona dira herriotako biztanleak).
Bestalde, Osakidetzak goi mailako tresneriarekin artatuko ditu mugaldeko Errioxako herriak, han ez dituzte eta maila horretako zerbitzuak.
Gainera, bi aldeek nekazaritza, turismo eta I+D arloetan ere akordioetara heltzeko lantaldeak egitea adostu dute.