Politika -

Euskal 'Y'

Erkorekak “kezkagarritzat” jo du Frantziak AHTaren lotura ez egitea

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak iragarri duenez, proiektu horiek aurrera eramaten saiatuko dira, "estrategikoak" direlako.

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailea. Argazkia: EITB.
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailea. Argazkia: EITB.
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailea. Argazkia: EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak "kezkagarritzat" jo du Frantziako Gobernuak AHTaren sarea Euskadirekin lotzeko lanak 2030era arte atzeratzea erabaki izana, eta proiektu horiek aurrera eramaten saiatuko direla nabarmendu du, "ezerezean ez geratzeko" eta "estrategikoak direlako, Euskadi behar duen tokian kokatzeko".

Erkorekak esan duenez, Eusko Jaurlaritzak beti nahi izan du Euskadi "Europa zeharkatzen duten trenbide sare handien artean" kokatu, eta, horren ustez, Jaurlaritzak egin duen apustua "zentzuduna da eta eutsi egin behar zaio".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Jaurlaritza albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Frantzia Eguneko albisteak Eguneko albisteak Euskal Y Macronen Gobernua