Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

EH Bildu, EAJren eta PSEren balizko itunarekin bat egiteko prest

Edukia "ona" bada eta Gipuzkoako Foru Aldundiak ezarritako ildoak jarraitzen baditu, itunarekin bat egingo dutela esan du Dani Maeztuk.

Dani Maeztu EH Bilduko legebiltzarkidea. EiTB
Dani Maeztu EH Bilduko legebiltzarkidea. EiTB
EH Bildu balizko itun fiskalarekin bat egiteko prest dago

1:01

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Dani Maeztu EH Bilduko legebiltzarkidearen esanetan, koalizio abertzalea EAJren eta PSEren arteko balizko itun fiskalarekin bat egiteko prest dago, betiere akordioaren edukia "ona" bada eta Gipuzkoako Foru Aldundiak ezarritako ildoak jarraitzen baditu.

Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, jeltzaleek eta sozialistek ustez gertu duten akordioa "aldez aurretik diseinatuta" dagoela deitoratu du Maeztuk.

Horren esanetan, EH Bilduk "jada jarri ditu mahai gainean" zerga arloan dituen proposamenak, eta Gipuzkoako Aldundiak erakutsi egin du "herrialde honek egin behar duen bidea zein den".

"Horrenbestez, akordioa nork diseinatzen duen kontuan hartu gabe, zer diseinatzen duten da garrantzitsuena. Edukiak onak badira, ez da arazorik egongo EH Bilduk bat egin dezan", esan du Maeztuk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Euzko Alderdi Jeltzalea EH Bildu Gipuzkoa PSE-EE Araba Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Gastu publikoa