Politika -
Hitzaldia
Enpleguari laguntzeko erreforma fiskala eskatu du Aznarrek
Bestalde, Estatuko "lurralde egitura behin betiko finkatzea" eskatu du Gobernuko presidente ohiak, eta baita ereduaren antolaketa hobetzea ere.
Erredakzioa
Erreforma fiskala egitea eskatu dio berriro Jose Maria Aznar Gobernuko presidente ohiak Exekutiboari, egungo zerga sistema "ez delako gizarteari moldatu". Erreforma enpleguaren eta hazkundearen zerbitzura jarri behar da, "ez administrazioen esanetara".
Bestalde, Estatuko "lurralde egitura behin betiko finkatzea" eskatu du Gobernuko presidente ohiak, eta baita ereduaren antolaketa hobetzea ere, erkidegoena zein udaletakoa.
Zergak ahalik eta azkarren jaisteko eskatu zion Aznarrek Exekutiboari duela aste batzuk. Gobernuko presidente ohiak hitzaldia eman du 'Club Siglo XXI'n. "Bizitasun handiko erreformismoa" beharrezkoa dela azpimarratu du Aznarrek.
"Bultzada erreformatzailea"
Aldaketa fiskala PPk eman beharreko funtsezko pausoa dela azaldu du Aznarrek, gehiengo parlamentarioa "Espainiak behar duen bultzada erreformatzailearen bermea izateko".
"Subiranotasunaren eta nazio espainolaren eztabaida zabalik ez" dagoela argi uzteko eskatu dio Aznarrek Gobernuari. "Krisi politikoaren aurrean sistema demokratikoa indartzeko" eskatu dio Exekutiboari.