Politika -

Wert legea

Lomce legea EAEn ezartzea onartuko ez duela ziurtatu du Uriartek

"Atzerapauso ikaragarria litzateke eta ez dugu onartuko", azpimarratu du sailburuak.

Cristina Uriarte
Cristina Uriarte
Cristina Uriarte

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko Lege Organikoa (LOMCE) "atzerapauso ikaragarria" litzatekeela ziurtatu du Cristina Uriarte Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak eta Jaurlaritzak "ez du onartuko", azpimarratu du.

Uriarte Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteak (EHIGE) antolaturiko Euskal Eskola Publikoaren XXII. jaian egon da. Bertan, hezkuntza komunitateari "lasaitasun mezua" helarazi nahi izan die, EAJren Jaurlaritzak "lanean" jarraituko duela esanez eta "euskal hezkuntzaren kalitatea bermatzeko legeak ahalbidetzen duen bide guztiak erabiliz" jokatuko dutela ziurtatuz. Ildo horretan, "Lomce legea EAEn ezartzea ekiditeko" lan egingo dutela azpimarratu du.

"Atzerapausoa litzateke eta ez dugu onartuko", azpimarratu du. Halaber, PPren Gobernuak "beste alderdien akordiorik gabe, hezkuntzan aldaketak egitea" kritikatu du; "hezkuntza komunitatearen parte-hartzerik gabe".

Espainiako Gobernuari, akordiorik lortu ezean, lege berria kentzeko eskatu dio.

"Hezkuntza sistema propioa indar guztiekin" defendatuko dutela adierazi du sailburuak.

Juanjo Agirrezabala EH Bilduko legebiltzarkidea ere Euskal Eskola Publikoaren Jaian egon da eta "aurreko Jaurlaritza sozialistak eta egungoak, EAJrenak, ezarritako murrizketak" salatu ditu.

Bestalde, Isabel Celaa Hezkuntza sailburu ohiak "euskal hezkuntza sistema irmotasunez defendatzeko" eskatu dio Jaurlaritzari eta orain arteko "erantzun ahula" kritikatu du.

Hezkuntza alorreko elkarte eta erakundeek Wert legearen eta murrizketen aurka protesta egiteko aprobetxatu dute jaia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Eusko Jaurlaritza berriak EAE EH Bildu Bizkaia Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Hezkuntza sistemako albisteak Gurasoak albisteak