Politika -
Akordio bila
Lehendakariak gaur zehaztuko du 'egonkortasun ituna' Legebiltzarrean
Iñigo Urkulluk Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran emango ditu aurreko astelehenan aurkeztutako proposamenaren zehaztasunak.
M.M. | Erredakzioa
Iñigo Urkullu lehendakariak gaur, osteguna, zehaztuko die Legebiltzarreko osoko bilkuran 'egonkortasun ituna' gainerako alderdiei, Radio Euskadik jakin ahal izan duenez.
Hortaz, Patxi Lopez eta Antonio Basagoiti oposizioko buruei zuzenduko zaie lehendakaria, aurreko astelehenean egindako proposamenean bi alderdi horiei lehentasuna eman eta gero; Laura Mintegi EH Bilduren bozeramaileak eta Gorka Maneiro UPYDren bozeramaileek ere proposamenaren zehaztasunak jasoko dituzte.
Ituna lehendakariaren hitzaldiaren hirugarren ardatza izango da. Aurretik, gobernatzeko programaren edukia zabalduko du. Programak 'Mila egun' du izena, eta Lehendakaritzan aurkeztu zuen martxoaren 21ean.
Halaber, Eusko Jaurlaritzak epe laburrera dituen erronkeen berri emango du Urkulluk, alegia, datozen 100 egunetan, udara arte, Jaurlaritzak dituen helburuak.
Arlo ekonomikoan ez ezik, bestelako gaietarako ere proposamen zehatzak egingo ditu lehendakariak, ziurtatu dutenez.
Legegintaldirako programari dagokionez, hemendik legealdia bukatu bitartean zein lege eta erreforma lehentasunez egin nahi dituen jakinaraziko du.
Besteak beste, Kontzertu Ekonomikoaren Lege berriak autonomia erkidegoek adostutako bestelako zerga-sistemak gara ditzan; Euskadiko Diru-laguntzen lege bat, eta udalen eta portuen legea ere aipatzen da programan. baita Euskal Hezkuntza Legea lantzen hasteko asmoa dutela ere. Halaber, Drogarekiko Menpekotasunaren Legea eta Botere Judizialaren Lege Organikoa berrikustea dutela helburu jasotzen da programan.
Horrez gain, Gobernuaren programan emakumeen kontrako indarkeriari buruzko Legea aipatzen da, ordain ekonomikoa eta morala, eta aitortza soziala, jaso dezaten biktimek.