Politika -
Agerraldia
Biktimak: ''Parot doktrina' gabe, ETAko 60 preso aske geratuko dira'
"Inork ez luke ulertuko terrorista anker bat hilketa bakoitzeko urtebeteko zigorra ere bete gabe kalera irtetea", adierazi dute.
Erredakzioa
Giza Eskubideen Europako Auzitegiak 'Parot doktrina' baliogabetzen badu "ETAko 60 preso eta 30 bat gaizkile dagokiena baino arinago" aske geratuko direla ohartarazi dute gaur terrorismoaren biktimen hainbat elkartek.
Maria del Mar Blanco Terrorismoaren Biktimen Elkarteko presidenteak, Daniel Portero Dignidad y Justiciako buruak eta Angeles Pedraza AVTko bozeramaileak agerraldia egin dute gaur, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ‘Parot doktrinaren’ inguruan epaia eman baino astebete lehenago.
Biktimen hainbat elkarteren ekarpenak dokumentu batean bildu dituzte, eta gaur testua ezagutzera eman dute, kazetarien aurrean. Auzitegi Gorenak 2006. urtetik aurrera ezarri zuen ‘Parot doktrina’.
"Inork ez luke ulertuko terrorista anker bat hilketa bakoitzeko urtebeteko zigorra ere bete gabe kalera irtetea", adierazi dute. Europako Auzitegiak "biktimekin bat egitea eta hiltzaileei inpunitaterik ez ematea" espero dute elkarte horiek.