Politika -

Estrasburgoren erabakia

F. Diaz: 'Parot doktrina indargabetuta, ETAkide ankerrak aterako dira'

"Estrasburgok doktrina indargabetuz gero, segurtasun publikoarentzat egon daitezkeen ondorio larriez" ohartarazi du Espainiako Barne ministroak .

Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroa.
Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroa.
Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroa.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroaren iritziz, "Estrasburgoko Auzitegiak Parot doktrina indargabetuz gero, Santi Potros eta Troitiño bezalako ETAkide ankerrak eta Miguel Ricart Alcasserreko neskatoen hiltzaileetako bat, besteak beste, aske geratuko dira".

Kongresuko Barne Batzordean Estrasburgoko Auzitegiak hilaren 20an Parot doktrinaren inguruan epaia eman behar duela ekarri du gogora Barne ministroak.

"Hartzen duten erabakiari men egingo diogu, dudarik gabe", esan du. Hala ere, doktrina indargabetuz gero, "segurtasun publikorako egon daitezkeen ondorio larriez" ohartarazi du.

"Doktrina baliogabetuz gero, ETAko buru izan diren presoak aske gera daitezke, Jose Javier Zabaleta Elosegi "Waldo" eta Santiago Arrospide "Santi Potros" esaterako, baita bortxatzaile eta serieko hiltzaile arriskutsuak ere" adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak doktrina parot Politika albisteak Espainiako Gobernua argazkiak Presoak argazkiak ETA Eguneko albisteak Albisteak Espetxe politika