Politika -

Kartzela-politika

Herrirak 'Parot doktrina'ren aurka egitea eskatu dio Estrasburgori

Herrirak mobilizazio kanpaina bat hasi du Euskal Herrian, Ines del Rio ETAko kidearen kasuan zentratuta, horri buruzko ebazpenak beste presoentzako ere balio izan dezakeelako.

Herriraren Gasteizeko kontzentrazioaren irudia. EFE
Herrira
Herriraren Gasteizeko kontzentrazioaren irudia. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ane Zelaia Herrirako kideak Giza Eskubideen Europako Auzitegiari martxoaren 20an, Ines del Rio ETAko kidearen kasua aztertzen duenean, 'Parot doktrina' giza eskubideen aurka doala berrestea eskatu dio.

Herrirak mobilizazio kanpaina bat hasi du Euskal Herrian, Ines del Rio ETAko kidearen kasuan zentratuta, horri buruzko ebazpenak beste presoentzako ere balio izan dezakeelako.

Ines del Riori 3.200 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten, 23 hilketetan parte hartzeagatik eta beste 57 egiten saiatzeagatik.

ETAko kideari 'Parot doktrina' ezarri zioten, Auzitegi Gorenak jarritako irizpide bat zigorren murrizketak zigor bakoitzari ezartzeko, eta ez guztiak batuta irteten den urte kopuruari.

Berrogeita hamar bat pertsona bildu dira larunbat honetan Gasteizen, Gobernuak duen Ordezkaritzaren aurrean ETAko presoak etxera gerturatzea eskatzeko eta Ines del Rioren kasuari babesa emateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Presoak bideoak ETA albisteak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Espetxe politika Eskubide unibertsalak Estrasburgoko Auzitegia epaiketak