Politika -

2013. urterako aurrekontuak

Jaurlaritza: 'Aurrekontuen iritziak ezkorrak eta kritikoak izan dira'

Babes sozialaren euskal ereduari eusteko, Kulturan, Lurralde Politikan, Ingurumenean edota Justizian "gastua gehiago murriztu" beharko dela onartu du Gatzagaetxebarriak.

Ricardo Gatzagaetxebarria Ogasun eta Finantza sailburua. Irudia: EiTB
Ricardo Gatzagaetxebarria Ogasun eta Finantza sailburua.
Gatzagaetxebarriak 'posible' ikusten du 2013ko aurrekontuak aurrera ateratzea

1:25

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ricardo Gatzagaetxebarria Ogasun eta Finantza sailburuak ardura eta hausnarketa eskatu die alderdi politikoei eurekin Aurrekontuen "ildo nagusiak" aurkezteko bilera-sorta eduki ostean. Azkenean, onartuko direla "ziur" dago sailburua, "errealitate ekonomikoarekin bat egiten ez duten Aurrekontuak izatea, Euskadi fikzioan mantentzea litzatekeelako".

Bilera-sortaren ostean, alderdiek "iritzi kritikoak" azaldu dituztela esan du sailburuak, baina "joko politikoaren" barne daudela uste du. Hala ere, "negatiboegiak" izan daitezkeela uste duen arren, "jarrera horiek kiroltasunez" hartzen dituela esan du.

Bestalde, Europa Press agentziak egindako elkarrizketa batean, aurten, defizitaren helburua "lasaitzea" espero duela esan du.

"Beste taldeen iradokizunetarako prest"

Ogasun sailburuak alderdi guztiekin izan ditu aste honetan bilerak 2013ko Aurrekontuak aurkezteko, eta "informazioa helarazteko lehen kontaktua" izan dela adierazi du. Era horretan, martxoaren 12an Aurrekontuen zirriborroa onartu baino lehen, "gardentasun" ariketa bat izan dela esan du.

Jaurlaritza "elkarrizketarako eta beste taldeen iradokizunetarako prest" dagoela esan du, eta Aurrekontuak onartuko direla "ziur" azaldu da sailburua.

2013ko Aurrekontuetan, % 72 gizarte gastua izango dela, eta beraz, arreta "Hezkuntzan, Osasunean, Enpleguan eta Gizarte Politikan" jarri dutela nabarmendu du.

"Gastu gehiago murriztu beharko da"

Lehentasuna babes sozialaren euskal eredua eustea dela azaldu du, eta Sail horietan gastua "pixka bat" gutxitzeak ez duela kalitatea murriztea ekarriko azpimarratu du.

Halaber, diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako osagarria bere horretan geldituko direla esan du, baita gizarte emergentziarako laguntzak ere. Eredu horri eusteko, Kulturan, Lurralde Politikan, Ingurumenean edota Justizian "gastua gehiago murriztu" beharko dela onartu du Gatzagaetxebarriak.

"Gutxieneko akordioak EH Bildu eta PSE-EErekin"

Aurtengo aurrekontuak aurrera ateratzeko helburuarekin, Eusko Jaurlaritzak EH Bildu eta PSE-EErekin "gutxienezko akordioak" lortzeko konfidantza helarazi du Itxaso Atutxa Bizkaiko EAJko presidenteak.

"Behin gizarte-politiketan murrizketarik egongo ez dela egiaztatu ostean", ezkerreko alderdi horiek lehendakariaren kontuak onartzeko arazorik izango ez dituztela adierazi du Atutxak Radio Euskadin eginiko elkarrizketa batean.

"Bi alderdiek Gasteizko aurrekontuak onartzeko aukera izango dute, oinarrizkoa ez baita ukitu", azaldu du EAJko buruzagiak PSE-EEk eta EH Bilduk Gipuzkoako Aldundian lortutako akordioa gogorarazi ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Eusko Jaurlaritza EAE Ekonomia Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Euskadiko Aurrekontuak 2024