Politika -

Elkarrizketa

Jaurlaritzak murrizketak iragarri ditu Osasunean eta Hezkuntzan

Ogasun sailburuak azaldu duenez, "diru-sarrerak horrenbeste jaitsi direnez, zer edo zer ukitu beharko dugu" Hezkuntzan eta Osasunean, 2013ko Aurrekontuetan.

Ricardo Gatzagaetxebarria Ogasun sailburua. Argazkia: EITB
Ricardo Gatzagaetxebarria Eusko Jaurlaritzaren Ogasun sailburua.
Ricardo Gatzagaetxebarria Ogasun sailburua. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ricardo Gatzagaetxebarria Eusko Jaurlaritzaren Ogasun sailburuak azaldu duenez, "euskal ongizatearen defentsa" izango da 2013ko Aurrekontuen helburu nagusia, baina "diru-sarreren jaitsiera hain izan da handia, zer edo zer ukitu beharko ditugu" Hezkuntza eta Osasun sailetako aurrekontuak.

Gatzagaetxebarriak Euskadi Irratian egindako elkarrizketa batean gogorarazi duenez, 2013ko Aurrekontuetan iaz baino 1.200 milioi euro gutxiago, % 11,5 gutxiago, izango dituzte, eta horrek "gastuak murriztea" ekarriko du.

Horren harira, Ogasun sailburuak esan du Osasuneko eta Hezkuntzako "zerbitzu nagusiak" ez dituztela ukituko, "oinarrizkoenak ez direnak" murriztuko dituztela. Era berean, bazterkeriaren kontrako politiketako aurrekontua "2012ko berdina" izango dela aurreratu du.

Alderdien babesa

Jaurlaritzako ordezkariak alderdiekin adostasunera iristeko "saiakera bat" egingo dutela berretsi du, baina "oraindik" ez omen dira horretan hasi, "oraindik Jaurlaritza barnean aurrekontuen oreka nola lortu ikusi behar dugu, eta proiektua dugunean alderdiei aurkeztuko diegu".

Bizkaian eta Araban PPrekin lotutako akordioak direla eta, Gatzagaetxebarriak onartu du PPrekin soilik ezin dituztela Aurrekontuak aurrera eraman, eta PSE-EErekin edo EH Bildurekin ituna egiteko aukera aipatu du, nahiz eta ez dakien zein den bi alderdi horien "jarrera".

Defizit muga

Aurrekontuetan askatasun handiagoa izate aldera, Jaurlaritzak defizit muga % 0,7tik % 1era igotzen saiatuko dela jakinarazi du Ogasun sailburuak. Espainiako Gobernuarekin negoziatzen saiatuko dira muga hori, baina Ecofinek egingo duen bileran ere aldaketaren bat etor litekeela aurreikusi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ukraina-Errusia gerrak eragindako krisia Eusko Jaurlaritza berriak Gizartea Ekonomia 2024 Albisteak Gaur Eguneko albisteak Irratia euskaraz Hezkuntza sistemako albisteak Osasunari buruzko albisteak Aurrekontu Publikoak 2024